74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

Aurkibidea

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

34/2010 FORU DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuak onetsia) eta Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua (urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuak onetsia) aldatzen dituena.

35/2010 FORU DEKRETUA, maiatzaren 31koa, Nafarroako Gobernuak emana. Horren bidez aldatu egin dira Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamendua (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuak onartutakoa) eta Identifikazio fiskaleko zenbakia eta horri lotutako errolda zehatz batzuk arautzen dituen otsailaren 22ko 8/2010 Foru Dekretua.

1.1.3. Foru Aginduak

272/2010 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Horren bidez, nekazaritzako enpresa txiki eta ertainek, nekazaritzako produktuen lehen mailako ekoizpenean aritzen direnek, beraien laboreen eta landareen eritasun edo infekzio parasitarioak kontrolatzeko egindako jarduera fitosanitarioengatik jasoko dituzten kalte-ordainen baremoak ezartzen dira.

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 31n hartua, Esprontzedako Udaleko Kudeaketa Batzordeko beste kide bat izendatzen duena.

170/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, José Antonio Ayesa Usabiaga jauna Enpresaren Zuzendaritza Nagusiko Enpresa Politikak Koordinatzeko Ataleko buru izendatzen duena.

1653/2010 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 11ko 1888/2009 Ebazpena aldatzen duena. Hala, Ana Fernández Solchaga eta Consuelo Malpica Cañete andreak praktiketako funtzionario izendatzen dira eta Nerea Calvo Mateo andreak eta Daniel Ustariz Aróstegui jaunak praktiketako funtzionario izateko zuten izendapena indarrik gabe uzten da.

1055/2010 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gloria Verdoy Berástegui andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Reina Sofía Ospitaleko Erradiologiako eta Irakaskuntzako Erizaintza Unitateko burua, kargutik kentzen duena.

1077/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko optikari optometrista izateko lanpostu huts bat, merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzea egin ondotik, esleitzen duena.

763/2010 EBAZPENA, maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Héctor Ortiz Hurtado jauna unibertsitateko katedradun izendatzen duena "Kirurgia" jakintza-arloan.

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

37/2010 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foruzaingoko inspektoreorde izateko 17 lanpostu Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen igoeraren eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onesten duena.

1383/2010 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 10 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

1724/2010 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erradioterapiako teknikari espezialista (ETTE) izateko 8 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

1725/2010 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Laborategiko teknikari espezialista (LTE) izateko 14 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

821/2010 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako hamaika lanpostu sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

88/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 10ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, "Tuteran Unibertsitate Publikoa ezartzea" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko 1. sektorearen Plan Bereziaren aldaketa espedientea hasiera batez onesten duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoak sustaturik.

92/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Basaburuko Udal Plana Arrarasko 14. poligonoko 333. lurzatian aldatzeko espedientea, M.ª Sagrario Alberro andreak sustatua, behin betiko onesten duena.

677/2010 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, "Los Arcosko abiadura zirkuitua" ezartzeko udalez gaindiko plan sektoriala aldatzeko espedientea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena. Sustatzailea Konpentsazio Batzordea da.

725/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak martxoaren 25ean emandako 59/2010 Foru Agindua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzen duena. Foru agindu horren bidez behin betiko onetsi zen Sartagudako Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

144/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 25ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, irabazi asmorik gabeko entitateei Gizarte Integraziorako Etxebizitzen Programaren funtzionamendu gastuetarako diru-laguntzak emateko 2010. urteko deialdia onesten duena.

251/2010 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, baimena ematen duena Nafarroako ikastetxe itunduei beren unitate itunduen "Bestelako gastuak" kontzeptuagatik 2010eko hirugarren bihilekoan dagozkien diru kopuruak ordaintzeko.

286/2010 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak emana, zerrendatzen diren udal eta kontzejuei diru-laguntzak ematea onesten duena, Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako (Lehen Hezkuntza-DBH) ikastetxe publikoak hobetzeko, zabaltzeko eta birmoldatzeko obra proiektuak egiteko. Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak otsailaren 14an emandako 83/2010 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia.

188/2010 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, logistikaren eta salgaien garraioaren sektoreko enpresentzako diru-laguntzen deialdia onesten duena, 2010ean haien lehia jarrerari buruzko banakako azterketak egin ditzaten.

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko maiatzaren 17an hartua, "Bidasoa ibaiaren erdiko ibilguko hondakin uren tratamendua. Sunbilla" izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

76/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, haren martxoaren 8ko 44/2010 Foru Aginduaren eranskineko 2. atala aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, ekainaren 29ko 79/2007 Foru Agindua aldatu zen musikako lanbide ikasketen egiturari eta ordutegiari dagokienez akordeoi, kantu, klabezin, moko-txirula, gitarra, organo eta piano espezialitateetan.

162/2010 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2010-2011 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan ikasleak onartzeko arauak onesten dituena.

289/2010 EBAZPENA, apirilaren 29koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena "Altsasuko mendebaldeko hondakin urak Altsasu-Urdiaingo HUArekin lotzeko proiektua" egiteko. Proiektua NILSA-Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A.k sustatu du.

310/2010 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Mendabiako udal mugapeko 9. poligonoko 945. lurzatian telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko beste telekomunikazio konpainia baten jabetzako itxituraren barruan. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.

315/2010 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, proiektua legeztatu eta Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Leitzako 4. poligonoko 656. lurzatian dagoen finka hobetzeko. Sustatzailea Construcciones y Obras Pagocelay, S.L.U. da.

774/2010 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Arakilgo udal mugapean esne-behiak ustiatzeko jarduerarako Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, instalazioaren konfigurazio berrira egokitzeko. Titularra Ganadería Etxeberri ENS da.

820/2010 EBAZPENA, maiatzaren 10ekoa, Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren zuzendari nagusiak emana, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Herritarren Partaidetzarako eta Arretarako Zerbitzuari agintzen diona Nafarroa inf012 telefono bidezko arreta zerbitzuaren kudeaketa.

730/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Manuel Sánchez Muro, Miguel Sánchez Muro eta José Ignacio Sánchez Muro jaunek Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak otsailaren 8an emandako 16/2010 Foru Aginduaren aurka (Azagrako Udal Plan Orokorrean jasotako hirigintza araudiaren aurka) jarritako 606/2010 errekurtsoaren espedientea Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzeko agindua eman eta ukitako alderdiak epatzen dituena.

1282/2010 EBAZPENA, maiatzaren 19koa, Enpresako zuzendari nagusiak emana, "S.T. Orcoyen-C.S. Gazólaz" izeneko zirkuitu bikoitzeko 66 kV-eko aireko linearen proiektuari dagozkion okupazio aurreko aktak egiteko deitzen duena.

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Gora jotzeko errekurtsoa, Oftalmologiako BFE lanpostuetarako oposizio-lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka.

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA. Gora jotzeko errekurtsoa, Barne Medikuntzako BFEendako deialdiaren aurka.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Cal Industrial, S.A.k sustatua.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumen eraginaren adierazpenaren eskaera, Emilio Ayensak eta Isidro Garbayok sustatua.

LANDA GARAPENEKO ETA INGURUMENEKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Ustaize aldeko Lurzati Berrantolamenduaren Erabakia onesten duena.

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, gas naturaleko instalazioen proiektuaren eskaera honi buruzkoa: "Videcart, S.A. hornitzeko adarra", Eguesibarko (Nafarroa) udal mugapean.

SAT08784-JAA/TB espedientea."> BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Erriberrin instalazio elektrikoa jartzeko administrazio baimenari eta proiektuaren onespenari buruzkoa eta, zehazki, haren onura publikoa deklaratzekoa. SAT08784-JAA/TB espedientea.

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Galar Zendeako (Nafarroa) udal mugapeko Galarko Kontzejuan gas natural kanalizatua banatuko duten instalazioak eraikitzeko administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa.

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

ABARTZUZA

2010eko aurrekontuak. Behin betiko onespena

ADIOS

2/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

1/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

OIBAR

Oibarko Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor
eta bakarra. Behin betiko onespena

ANTZIN

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Kontzejuaren 2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

ANDOSILLA

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartutako obra baten kontratua behin-behinekoz esleitzea

ANTSOAIN

Antsoaingo Musika Eskolako prezio publikoak
ezartzen dituen arau fiskala. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

ARANGUREN

Hasierako onespena"> "Morea" Plan Bateratuko jarduketa sistemaren aldaketa.
Hasierako onespena

Hasierako onespena"> "Morea" Konpentsazio Batzordearen estatutuak.
Hasierako onespena

A8LAB eremuko Plan Berezia. Hasierako onespena

Morea sektoreko P9 lurzatiko aldaketa xehakatua.
Hasierako onespena

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Mugartea sektoreko P12, P13, P19 eta P20
lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

ARTZIBAR

Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan:
620/2010 prozedura arrunta

ARROITZ

2. aldaketa 2010eko aurrekontuan

BEASOAIN-EGILLOR

2010eko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena

Udal ordenantza, Beasoain-Eguillorren herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena.
Behin betiko onespena

BERRIOBEITI

Udal ordenantza, Berriobeitiko Udaleko Kontzejuei diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

BERRIOZAR

"Udalaren informazioa bidaltzeko" izeneko fitxategia sortzea, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa eta hura garatzeko erregelamendua bete beharrez. Akats zuzenketa

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

BERTIZARANA

Lizentziak ematea etenik

BUÑUEL

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

CABANILLAS

Toki Inbertsioetarako Estatu Funtseko
obren behin betiko esleipena

Toki Inbertsioetarako Estatu Funtseko
obren behin betiko esleipena

CÁRCAR

Obra kontratua. Behin betiko esleipena

ZARRAKAZTELU

Jarduerarako lizentzia

CASTEJÓN

Izendapen proposamena

ZIZUR

Aldaketa Arau Subsidiarioetan. Behin betiko onespena

DONAMARIA

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

DONEZTEBE

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

1. fasea, 2010" proiektuaren obrak behin betiko esleituta.
9/2008 Errege Lege-Dekretua"> "Hirugarren adinekoendako zentroaren eraikuntza.
1. fasea, 2010" proiektuaren obrak behin betiko esleituta.
9/2008 Errege Lege-Dekretua

EL BUSTO

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

ELKANO

2010eko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

LIZARRA

Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko AR 2ko UE 1 unitatearen (Oncineda alderdia) determinazio xehakatuetako aldaketa,
unitate horretako Kopentsazio Batzordeak sustatua.
Behin betiko onespena

BBBPBko hirigintzako fitxako aldaketa, 211.
lurzatiko 121. etxesailari dagokiona (Kale Nagusia, 91),
"Serypro de Viviendas, S.L."-k sustatua. Behin betiko onespena

EZKABARTE

Jarduerarako lizentzia. Baimena

FUSTIÑANA

Aldaketa Udal Planeko Z-2 sektorearen antolamendu xehakatuko determinazioetan. Behin betiko onespena

GALAR

Jarduerarako lizentzia. Baimena

GALBARRA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

GARINOAIN

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

GARISOAIN

Ordenantza fiskala. Hasierako onespena

Mikel Gurea kalearen erabilera aldatzea

UHARTE

Ordenantza, Hizkera eta irudi ez-baztertzailearen erabilera
arautzen duena. Behin betiko onespena

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

IBILTZIETA

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

IGARI

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

ITZALTZU

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra

TXULAPAIN

Ezkontza zibilak egiteko eskumena bertze baten eskutan uztea

LAKAR

Aurrekontuak. Behin betiko onespena

LATASA

Udal ordenantza, hilerria arautzen duena. Hasierako onespena

LEKUNBERRI

2010eko aurrekontuaren espedientea. Behin betiko onespena

LEOTZ

2010eko udal aurrekontua. Behin betiko onespena

2010eko Udalaren plantilla organikoa. Behin betiko onespena

MARAÑON

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

MEANO

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

MENDILIBARRI

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

MUES

Jarduerarako lizentzia. Baimena

MURIETA

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Aurrekontuak. Behin betiko onespena

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa 2010eko aurrekontuan. Hasierako onespena

MURUZABAL

2/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

OBANOS

3/2010 aldaketa aurrekontuan

4/2010 aldaketa aurrekontuan

5/2010 aldaketa aurrekontuan

OTSAGABIA

Xehetasun azterlana

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra

ERRIBERRI

A.P.A. 5 unitateari (lehengo UE-12-3) buruzko xehetasun azterlanaren aldaketa. Hasierako onespena

Izendapena, mantentze lanetako teknikari izateko

OLTZA ZENDEA

Plan partziala Iberoko 1. sektorean. Behin betiko onespena

Musika Eskolako irakasle izateko 5 lanpostu betetzeko deialdia. Izendapen proposamena

ORKOIEN

2010eko aurrekontuko 3. aldaketa. Hasierako onespena

Mendikur kirolgunean 2010/2011 ikasturtean helduendako lehorreko jardueretarako tarifen eguneratzea.
Hasierako onespena

Udal ordenantza, Argia parkearen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

IRUÑA

Iruña Palace, S.A.: aldaketa xehakatua Iruñeko Udal Planeko determinazioetan, Z-2/U.I. XIV-Ziudadela/Taconera eremuari dagokionez (III Reyes hotela). Hasierako onespena

AEDONA: Aldaketa xehakatua Udal Planean, Hirigintzako Araudi Orokorraren 79. artikuluari dagokiona (Kirol lurzatien okupazioa).
Behin betiko onespena

Xehetasun azterlana, Ibañetako Gaina, Taxoare, Altobizkar Mendia eta Errege Bardea kaleen artean osatutako etxesailean oztopo arkitektonikoak kentzeko. Behin betiko onespena

Iruña Hiria Arte Plastikoei buruzko XII. Bienala

SARTAGUDA

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

TIRAPU

2/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

TORRES DEL RÍO

Bake epaile titularraren kargua hutsik

TUTERA

Prekarioko kontzesioen kanonaren errolda. Onespena

Ordenantza berria, kuadrilletarako lokalak arautzen dituena. Hasierako onespena

Aldaketa Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduan. Hasierako onespena

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartutako obren kontratua. Behin betiko esleipena

TULEBRAS

2010eko aurrekontuaren behin betiko onespena.
Akats zuzenketa

IRIBARRI

Desjabetze espedientea

URBIOLA

2009ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

URRITZOLA-GALAIN

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

URZAINKI

Hirigintza hitzarmena, urbanizazio proiektua, borondatezko birzatiketa proiektua eta xehetasun azterlana. Hasierako onespena

UTERGA

1/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2/2010 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

BIDANKOZE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

VILLAMAYOR DE MONJARDíN

2010eko aurrekontuak. Behin betiko onespena

VILLATUERTA

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

AR-1 birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

ZIZUR NAGUSIA

Tokiko Gobernuko Batzarreko kide baten izendapena

Alkateordearen izendapena

Eskumenen delegazioa ezeztatzea

Eskumenak beste baten esku uztea

BIDAUSI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2009ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

NOAIN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2010eko ekitaldiko aurrekontua.
Hasierako onespena

2009ko ekitaldiko kontuak

ZANGOZAKO ESKUALDEKO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

ANTZIN-AMESKOAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2010eko aurrekontuak

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO
ETA TXULAPAINGO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE
ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Izendapen proposamena

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/1294/2010 Agindua, maiatzaren 5ekoa,
Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen kidegoetan sartzeko hautapen prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak ezartzen dituena

JUS/1295/2010 Agindua, maiatzaren 5ekoa, Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko, Tramitazio Prozesal eta Administratiboko, Laguntza Judizialeko eta Auzitegietako Medikuen kidegoetara sartzeko programak argitara ematen dituena

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Sanferminetan lehergailuen zirkulazioa murriztea

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 68/2010 falta-judizioa

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 10/2010 falta-judizioa

Ediktua. 10/2010 falta-judizioa

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 53/2009 judizio monitorioa

Ediktua. 2276/2009 judizio monitorioa

Ediktua. 765/2010 hitzezko judizioa (PZL 2010)

Ediktua. 555/2010 judizio monitorioa

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 785/2009 dibortzioa

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Adostasun gabeko 1009/2009 dibortzioa

Ediktua. Adostasun gabeko 1171/2009 dibortzioa

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Auzietako 1358/2009-C judizio arrunta

Enkante publikoa. 278-C/2010 hipoteka-betearazpena

Enkante publikoa. 1289/2009 hipoteka-betearazpena

Enkante publikoa. 1556/2008-D hipoteka-betearazpena

Ediktua. 959/2009 hipoteka-betearazpena

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 505/2010 hitzezko judizioa (PZL 2000) A atala

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1392/2009 judizio arrunta

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 515/2009 falta-judizioa

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 322/2009 falta-judizioa

Ediktua. 303/2009 falta-judizioa

Ediktua. 125/2009 berehalako falta-judizioa

Ediktua. 418/2009 falta-judizioa

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Jakinarazpen ediktua. 179/2009 prozedura

Zitazio ediktua. 135/2010 demanda

198/2009 ediktua

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 730/2009 demanda

Ediktua. 37/2010 betearazpena

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 220/2010 demanda

Jakinarazpen ediktua. 97/2010 demanda

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 0000158/2009 betearazpena

Jakinarazpen ediktua. 0000987/2009 demanda

Jakinarazpen ediktua. 0000065/2010 betearazpena

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 23/2010 falta-judizioa

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 25/2010 prozedura

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 132/2009 falta-judizioa

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

DEPARTAMENTO DE PRESIDENCIA, JUSTICIA E INTERIOR

Dirección General de Interior
Edictos de notificación

Dirección General de Interior
Edictos de notificación

DEPARTAMENTO DE DESARROLLO RURAL Y MEDIO AMBIENTE

Edicto de notificación

DEPARTAMENTO DE OBRAS PÚBLICAS,
TRANSPORTES Y COMUNICACIONES

Junta Arbitral del Transporte de la Comunidad Foral de Navarra. Laudos dictados

Notificación de acuerdos de incoación de expedientes sancionadores en materia de transportes

TESORERÍA GENERAL DE LA SEGURIDAD SOCIAL

Edictos de notificación de la providencia
de apremio a deudores no localizados