74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Toki Inbertsioetarako Estatu Funtseko
obren behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Cabanillasko Udaleko alkatearen maiatzaren 24ko 147/2010 Ebazpenaren bidez, behin betiko esleitu dela obren kontratu hau:

Xedea: Errege Altxonbideko erretenaren estaldura. II. fasea. Las Planas bazkatokia.

Prozedura: negoziatua, Europar Batasunean publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz. Tramitazio arrunta.

Enpresa esleipen-hartzailea: Construcciones Perena 2006, S.L. IFK B-31871742.

Esleipenaren zenbatekoa: 96.859,44 euro (BEZa barne).

Cabanillasen, 2010eko maiatzaren 24an.-Alkate udalburua, Ana María Rodríguez Eneriz.

Iragarkiaren kodea: L1009134