Maiz egiten diren galderak

  • Interesatzen zaizkidan iragarkiei buruzko alertak jasotzen ditut, baina iristen zaidan mezuan ezin dut “klik egin” iragarki horietara sartzeko.

    Zoaz "NireNAO - Nire datuak" orrira eta ikusi "Nire postak HTML formatua onartzen du" markatua ote duzun posta elektronikoaren formatuaren bi aukeren artean. Hala ez bada, hautatu aukera hori eta Ados (*) dioen laukian klik egin. Jasotzen duzun hurrengo mezuan arazoa konpondu zaizula ikusiko duzu.

  • Nire udaleko iragarkiak jasotzeko alerta bat sortu dut, baina ez zaizkit iristen espero nituen abisuak.

    Beharbada "Iragarkia argitaratzen duen entitatea" eremuan "udala" edo "kontzeju" hitza sartu duzu. Hala egin baduzu, zure udalaren edo kontzejuaren izena besterik ez idatzi. Zerorrek ikus dezakezu NAOko iragarkien goiburuan toki entitatearen izena ageri dela, baina ez besterik.

  • Sortu daiteke udal baten baino gehiagoren iragarkiak jasotzeko alerta?

    Bai. Eragileez baliatu "Iragarkia argitaratzen duen entitatea" eremuan. Adibidez, "Barasoain OR Garinoain".

  • Nafarroako Gobernuaren barreneko erabiltzailea naizenez, NAOko web orriak zuzenean ematen dit sarrera, nik identifikatu beharrik izan gabe. Zertarako balio dit pasahitza izateak?

    Etxetik bertatik edo zure lanpostutik kanpoko beste edozein lekutatik sartzeko eta zure lanpostuan gorde dituzun iragarki eta alertak ikusteko. Horretarako, sistemak zure helbide elektronikoa eta pasahitza emateko eskatuko dizu.

  • NAOren euskarazko web orrira sartu ohi naiz. Hitzaren erroa idatziz, deklinabideko kasuen aldaera guztiak bilatzeko aukera erabil daiteke?

    Bilatu nahi duzun hitz-erroari izarñoa erantsi eta sartu kakotxen artean; adibidez, “deialdi*”.

  • Nola bilduko ditut lan publikoa eskaintzen duten deialdi guztiak, hala Nafarroako Gobernuarenak nola toki erakundeenak?

    "Atal honetan" eremuan, "Oposizioak eta lehiaketak. Lan Publikoaren Eskaintza" hautatu behar duzu. Gero, bilaketa hori egin ondoren, alerta bat sor dezakezu, gai honi buruz argitaratzen diren iragarkien berri eman diezazuten posta elektronikoaren bidez.

  • Alertak sortzeko eta iragarkiak gordetzeko aukerak erabili nahi ditut, baina ez ditut inon aurkitzen.

    Bi aukera horietarako, lehenik zeure burua identifikatu behar duzu web orrian. Horretaz gainera, alertak sortzeko, bilaketa bat egin behar duzu aldez aurretik, eta iragarkia gordetzeko, lehenbizi, ikusi egin behar duzu.

Bidali zure zalantak, iradokizun eta kritikak, eta lagunduko dizugu

Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Sarasate pasealekua, 38, 2. ezk.
31001 - Iruña (Nafarroa)
848 42 12 50
bon@navarra.es