74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 303/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 303/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

27/2010 epaia. Iruñean, 2010eko urtarrilaren 21ean.

Nik, M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, 303/2009 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan hauek parte hartu dute: batetik, fiskal jaunak, eta bestetik, inplikatu gisa, María Josefa Ruiz Torresek, Dores ariane Vega Tocadok eta Ilda Méndez Domínguezek. Inplikatuetako bat ere ez da agertu. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut:

Epaitza:

Dores Ariane Vega Tocado eta Ilda Méndez Domínguez absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaien erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuen ordainketa ofizioz egitea dekretatzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut.

Eta Dores Ariane Vega Tocadori eta Ilda Méndez Domínguezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 20an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1009308