74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDILIBARRI

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendilibarriko Kontzejuaren batzarrak, 2010eko maiatzaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuarekin bat, herritar eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Mendilibarrin, 2010eko maiatzaren 24an.-Kontzejuko burua, Oscar Azcona Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1009165