74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL FRUTO

Aldaketa 2010eko aurrekontuan. Hasierako onespena

Murillo el Frutoko Udalak, 2010eko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2010eko udal aurrekontuan aldaketa egiteko 4. espedientea (kreditu berezia, Nafarroako Ubideko X. sektorea ureztalur bilakatzeko obretarako, presiozko banaketarako interes orokorreko kontu-saila).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Murillo el Fruton, 2010eko ekainaren 10ean.-Alkatea, Javier Gárriz Gabari.

Iragarkiaren kodea: L1010269