74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2010eko Udalaren plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Plantilla organikoa hasiera batean onetsi zen 2010eko martxoaren 26an egin bilkura arruntean eta maiatzaren 3an argitaratu zen, 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Alegazioak aurkezteko arauzko epea iraganik inork alegaziorik batere aurkeztu gabe, bidezko da behin betikoz onestea Leozko Udalaren plantilla organiko delakoa, lanpostuen arauzko zerrendarekin eta haien egoera juridikoarekin batean, baita dagokien langileen zerrendarekin batean ere.

Iratxetan (Leotz), 2010eko maiatzaren 26an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: L.K. Maila: A. Sarbidea: M.L. Egoera: betea. Osagarriak: %60, lanpostukoa.

Lanpostua: legelari-aholkulari juridikoa. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: L.K. Maila: A. Sarbidea: OL. Egoera: hutsik. Osagarriak: %35, bateraezintasunekoa.

Langileen zerrenda

Idazkaria: Jose Román Gómez Velasco. Lan-kontratudun finkoa.

Aholkulari juridiko eta Alkatetzarena: Koba Valencia Caldevilla. Izendapen librekoa. Behin-behinekoa.

Iragarkiaren kodea: L1009288