74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Iruña Palace, S.A.: aldaketa xehakatua Iruñeko Udal Planeko determinazioetan, Z-2/U.I. XIV-Ziudadela/Taconera eremuari dagokionez (III Reyes hotela). Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2010eko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-may-10 (7/CU).

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako Planeamendurako Zerbitzuko buruaren eta legelariaren 2010eko apirilaren 29ko eta maiatzaren 10eko txostenekin bat, hau erabaki da:

1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko determinazioetako aldaketa xehakatua, XIV-Ziudadela/Taconera unitate integratuko Z-2 eremuari dagokionez (III Reyes hotela), Miguel Ángel Cazón Souluk aurkeztua tramitatzeko, "Iruña Palace, S.A." enpresaren izenean.

2. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak argitaratzea Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

3. Behin betiko onetsi aurretik, Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsitako agiria aurkeztu beharko du sustatzaileak."

Iruñean, 2010eko maiatzaren 26an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1009333