74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1653/2010 EBAZPENA, maiatzaren 18koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren irailaren 11ko 1888/2009 Ebazpena aldatzen duena. Hala, Ana Fernández Solchaga eta Consuelo Malpica Cañete andreak praktiketako funtzionario izendatzen dira eta Nerea Calvo Mateo andreak eta Daniel Ustariz Aróstegui jaunak praktiketako funtzionario izateko zuten izendapena indarrik gabe uzten da.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 2an emandako 1/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdia onetsi zen (2009ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 21ekoa).

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak uztailaren 30ean emandako 1573/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdiko probak gainditu zituzten izangaien zerrendak, espezialitateak eta hizkuntzak zehazturik, onetsi ziren (2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 14koa).

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 1ean emandako 1749/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdian hautapen prozedurari uko egin zioten izangai hautatuen zerrenda eta, uko horien ondorioz, oposizio-lehiaketa gainditu zuten izangaien zerrenda onetsi eta argitara eman zen.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 11n emandako 1888/2009 Ebazpenaren bidez, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urtarrilaren 2an emandako 1/2009 Ebazpenaz egindako deialdiko hautapen prozeduran hautatu ziren izangaiak praktiketako funtzionario izendatu eta praktika horiek egiteko destinoa esleitu zitzaien.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak apirilaren 21ean emandako 277/2010 Foru Aginduaren bidez, baietsi egin da Silvia Errea Redín andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 30eko 1573/2009 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Aipatu ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko maisu-maistren kidegoan sartzeko deialdian probak gainditu zituzten izangaien zerrendak, espezialitateak eta hizkuntzak zehazturik, onetsi ziren.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 12an emandako Ebazpenaren bidez, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren apirilaren 21eko 277/2010 Foru Agindua gauzatu da. Hala, lehenik, Lehen Hezkuntzako (gaztelaniaz) espezialitateko izangai batzuen puntuazioa aldatu da; bigarrenik, Ana Fernández Solchaga eta Consuelo Malpica Cañete andreak Maisu-maistren Kidegoan Lehen Hezkuntzako (gaztelaniaz) espezialitatean sartzeko oposizio-lehiaketa txanda irekian gainditu duten izangai deklaratu dira, 6,3645 eta 6,3612 puntuazio orokorrarekin, hurrenez hurren; eta, hirugarrenik, Nerea Calvo Mateo andrea eta Daniel Ustariz Aróstegui jauna kendu egin dira Maisu-maistren Kidegoan Lehen Hezkuntzako (gaztelaniaz) espezialitatean sartzeko oposizio-lehiaketa txanda irekian gainditu duten izangaien zerrendatik.

Horrenbestez, bidezkoa da Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 11n emandako 1888/2009 Ebazpena aldatzea. Hala, Ana Fernández Solchaga eta Consuelo Malpica Cañete andreak praktiketako funtzionario izendatzen dira eta Nerea Calvo Mateo andreak eta Daniel Ustariz Aróstegui jaunak praktiketako funtzionario izateko zuten izendapena indarrik gabe uzten da.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiak irailaren 19an emandako 155/2007 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 11n emandako 1888/2009 Ebazpena aldatzea eta, hala:

-Ana Fernández Solchaga eta Consuelo Malpica Cañete andreak praktiketako funtzionario izendatzea Lehen Hezkuntzako espezialitatean (gaztelaniaz). Horrek 2010eko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Praktikaldia 2010-2011 ikasturtean egin beharko dute, destinoak hautatzeko egiten den ekitaldi publikoan hautatzen duten destinoan, Maisu-maistren Kidegoko Lehen Hezkuntzako espezialitateko (gaztelaniaz) lanpostu hutsen artetik. Praktikaldia gaindituz gero, karrerako funtzionario izendatuko dira 2011ko irailaren 1ean.

-Indarrik gabe uztea Nerea Calvo Mateo andreak eta Daniel Ustariz Aróstegui jaunak praktiketako funtzionario izateko zuten izendapena. Horrek 2009ko irailaren 1etik aurrerako ondorioak ditu. Indarrik gabe uztea, halaber, izendapen horren ondoriozko administrazio egintza guztiak.

2. Adieraztea Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako urtarrilaren 2ko 1/2009 Ebazpenaren hamargarren oinarriko 1. atalean ezarritakoaren arabera, praktikaldia egiteko esleitutako destinoak behin-behinekoak izanen direla.

Hautatzen diren izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxe batean aukeratu beharko dute behin betiko lehenengo destinoa. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketarako Atalari, Langileriaren Araubide Juridikoaren Atalari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 18an.-Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1009065