74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 959/2009 hipoteka-betearazpena

Sagrario Artieda Sotok, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: Banco Popular Españolek eskaturik, hipoteka-betearazpena dela-eta, Francisco Javier Jaurrieta Ortigalaren, Basokotxea, S.L.ren, Inmaculada Vargas Mateosen eta Jacinto Jaurrieta Ortigalaren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 959/2009-C hipoteka-betearazpenaren prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

1.-Irañetako jurisdikzioan (lehen Uharte Arakil ere bai), Lurzatien Plano Orokorreko 91. finka, Irañetako -lehen Uharte Arakilgo- jurisdikzioko "Tortoa" alderdian. finka horrek jatorrian berrogeita hamabi area eta hogeita zortzi zentiareako azalera zuen, lehenengo Udalari berrogeita sei area eta hogeita zortzi zentiarea dagozkiola, eta bigarrenari sei area. Gaur egun, eta Nafarroako Gobernuak Iruñetik Vitoria-Gasteizerako autobia exekutatzeko egindako desjabetzearen ondorioz, azalera mila zazpiehun eta bat metro eta hogeita hamabi dezimetro karratukoa da, azalera hori osorik Irañetako Udalari dagokiola. Hortaz, desjabetze hori egin ondoren, finkak benetan ez du azalerarik okupatzen Uharte Arakilgo jurisdikzioan. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.285. liburukia, 21. liburua, 94. orria, Irañetako 1.137. finka; lehen Uharte Arakilgo jurisdikziokoa zen zatia, honela zegoen inskribatuta: 3.468. liburukia, Uharte Arakilgo 57. liburua, 24. orria, 4.083-N finka. Enkanterako, 24.040,48 eurotan tasatu da.

2.-Irañetako jurisdikzioan. Errepidetik hurbil dagoen etxea, Irañetako jurisdikzioko "Tortoa" alderdian. Sotoa du, baita bi etxebizitza dituen goiko solairua ere. Iruñeko 3. Jabetza Erregistroan inskribaturik dago: 2.947. liburukia, 18. liburua, 24. orria, 1.156. finka. Enkanterako 276.465,56 eurotan tasatu da.

Enkantea 2010eko irailaren bian eginen da, hamabietan.

Enkantearen baldintzak

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 3161 0000 05 0959 09 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 6652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile handienaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 17an.-Idazkari judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1009407