74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO
ETA TXULAPAINGO UDALEN OINARRIZKO GIZARTE
ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Izendapen proposamena

2009ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 7an, argitaratu zen Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte-langile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez funtzionario araubidean betetzeko deialdia. Haren 7.1 oinarrian xedatua bete dadin, epaimahaiak izendapen proposamena igorri du eranskinean datorren izangaiaren alde, puntuazio handiena atera duen izangaia delako.

Izangaiak deialdiaren 7.2 oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko du Antsoaingo, Berriobeitiko, Berriozarko, Itzako eta Txulapaingo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun naturaleko epean.

Aipatu epearen barrenean, eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan salbu, interesdunak ez baditu agiri horiek aurkezten ezin izanen da izendatu, eta haren jarduketa guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean faltsukeria egiteagatik izan dezakeen erantzukizuna galarazi gabe.

ERANSKINA

-Navarrete Contreras, Francisca.

Berriozarren, 2010eko ekainaren 8an.-Mankomunitateko burua, Pilar Moreno de la Chica.

Iragarkiaren kodea: L1010270