74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Antsoaingo Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2010eko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Antsoaingo Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Antsoaingo Udalaren administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza behin betikoz onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2010eko maiatzaren 27an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1009395