74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

821/2010 EBAZPENA, ekainaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak emana, Unibertsitateko Irakaskidegoetako hamaika lanpostu sarbide-lehiaketa publikoaren bidez betetzeko deialdia egiten duena.

Ikusirik Gobernu Kontseiluak 2010eko otsailaren 13an hartutako erabakia, zeinak unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak sortzen, eta dauden lanpostu hutsen jakintza arloak aldatzen baititu.

Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatutako Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 lege organikoaren 62. artikuluan ezarritakoarekin bat. Urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionala ezartzen duena eta urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko sarbide-lehiaketen araubidea ezartzen duena aplikatuz, eta kontuan hartuz Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak onetsi zituen maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuaren 80. artikuluak eta ondorengoak ezartzen dutena eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko Funtzionarioen Irakaskidegoetako sarbide-lehiaketen Arautegian ezartzen dena, Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7ko erabakiaren bidez aldatu baitzuen, bidezkoa da unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak eskuratzeko deialdia onestea.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Atalak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaritzak ontzat eman duena.

Irakasleen Gaietarako errektoreordeak proposaturik.

Kontu-hartzailearen txostena izanda.

Lege indardunek eman dizkidaten eskurantzak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.-Lehiaketa publikorako deialdia egitea Unibertsitate Irakaskidegoetako lanpostuak, deialdiaren I. Eranskinean datozenak, betetzeko.

Bigarrena.-Ebazpen honekin batera datozen oinarriak onestea.

Hirugarrena.-2010eko gastuen aurrekontuetako I. kapituluan xede horretarako aurreikusita dauden kontusailei egotziko zaie lanpostuak betetzeko egindako gastua:

-Oinarrizko lansariak honako kontusail honetan: 21/21.00/120.01.

-Lansari osagarriak honako kontusail honetan: 21/21.00/121.01.

Laugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.-Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdiaren oinarriak

1.-Arau orokorrak.

Lehiaketa hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak aldatzen duen Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoa; urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretua, gaikuntza nazionala ezartzen duena, urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretua, Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluak 2009ko otsailaren 25eko erabakiaren bidez onetsi eta Gobernu Kontseiluak 2009ko maiatzaren 7ko erabakiaren bidez aldatutako erabakia eta oinarri hauek. Ordezko izaerarekin Estatuko funtzionario zibilen legeria orokorrean aurreikusitakoa eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoa aplikatuko da.

2.-Izangaiek bete beharrekoak.

2.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, baldintza orokor hauek bete behar dira:

a) Espainiarra izatea. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek baldintza berberetan parte hartu ahalko dute. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko estatuetako edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarren ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera bananduta ez badaude; nazionalitatea duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, beraien kontura bizi badira.

Hautaprobetan parte hartzeko eskaera aurkeztean, nazionalitatea egiaztatu behar da, bai eta, bidezkoa bada, ahaidetasun-harremana eta gurasoen kontura bizitzearen harremana ere, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuak 8. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrak Estatuko Administrazio Orokorreko eta bere organismo publikoetako enplegu publikora sartzeko modua arautzen du.

Nazionalitatea eta deialdian eskatutako gainerako betekizunak dagozkien dokumentuen bidez egiaztatuko dira, beren jatorrizko herrialdeko agintari eskumendunek egiaztaturik eta gaztelaniara itzulita.

b) Hamasei urte beteta izatea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Diziplinako espedientearen bidez edozein Administrazio Publikotako zerbitzutik bazterturik ez egotea, eta funtzio publikoak garatu ahal izateko ezgaitua ez egotea. Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

d) Deialdiaren xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik, muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.

2.2. Eskatzaileek ondotik aipatzen diren berariazko betebeharrak bildu beharko dituzte:

a) Hautagaiak gaituta egongo dira dagokion Unibertsitateko Irakaskidegorako, urriaren 5eko 1312/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko kidegoetara sartzeko gaikuntza nazionala ezartzen duenak, 12 eta 13. artikuluetan eta lehen, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrietan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, lehiaketa hauetara aurkeztu ahalko dira dagozkien irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza dutenak, uztailaren 26ko 774/2002 Errege Dekretuak, gaikuntza nazionalaren sistema arautzen duenak, ezarritakoarekin bat etorriz, zein arlotan lortu zuten gaikuntza baldintza izan gabe deitutako lanpostuetako batean lehiatzeko. Bestetik, ulertuko da Unibertsitate Eskolako katedradun izateko gaituak, Unibertsitateko irakasle titular izateko ere gaituta daudela.

Gainera, dagozkien kidegoetan deitutako lanpostuetan lehiatu ahalko dira maila bereko edo handiagoko unibertsitateko irakaskidegoetako funtzionario direnak, eta kasu horretan, sarbide-lehiaketaren bidez lortutako lanpostua bi urtez bete beharko da gutxienez (urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuaren 9.4 artículo).

b) Era berean, dagozkien kidegoetara aurkeztu ahalko dira Unibertsitateko katedradun edo irakasle titular lanpostuaren baliokidea lortu duten Europar Batasuneko Estatuetako unibertsitateko irakasleak, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak, interesdunak eskatuta, emandako ziurtagiriarekin bat etorriz. Kasu hauetan, lehiaketa ebatziko duen batzordeak erabakiko du beren irakaslana betetzeko beharrezkoa den ezagutza-maila gaztelaniaz.

c) Hizkuntza gaitasuna euskaraz duten lanpostuetarako dituzten izangaiek hizkuntza gaitasuna frogatu beharko dute Gobernu Kontseiluak 2004ko maiatzaren 25ean onetsitako erabakian, Gobernu Kontseiluan 2009ko maiatzaren 7an aldatutakoan, ezarritakoarekin bat etorriz. Erabaki horrek arautzen du irakasleen hizkuntza gaitasuna balioetsi eta egiaztatzeko prozedura Nafarroako Unibertsitate Publikoan irakaskuntza euskaraz eskainiko den lanpostuetan.

Euskarazko hizkuntza gaitasuna agirien bidez frogatu ezin duten izangaiek, eskaera egin beharko dute beren ezagutza maila proba baten bidez egiaztatzeko. Proba Euskararen Ezagutza Balioesteko Batzordeak egingo du. Izangaiek proba egiteko eskabide eredu ofizialean beteko dute, oinarri hauekin batera II. eranskin gisa doan horretan.

Bigarren oinarrian zerrendatutako betekizunak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukiko dira, eta karrerako funtzionarioaren lanpostuaz jabetu arte beteko dira.

3.-Eskaerak.

3.1. Sarbide-lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, 15 egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek aurkeztuko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Erregistro Orokorrera igorrita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein prozeduraren bidez:

a) Behar bezala betetako eskabidea, II. Eranskineko ereduaren arabera.

b) Nortasun Agiri Nazionalaren, pasaportearen edo nortasun txartelaren fotokopia.

c) Deialdiaren 2.2 oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten egiaztagirien jatorrizkoak edo kopia kautotuak.

d) Ordaindu beharreko tasa ordaindu dela egiaztatzen duen agiria.

e) Euskarazko hizkuntza gaitasuna egiaztatzen duen dokumentazioa edo berariazko eskaera eskabidean, maila egiaztatzeko proba egiteko, betekizun hori eskatzen den lanpostuetan.

Izangaiek 25 euro ordainduko dizkiote Nafarroako Unibertsitate Publikoari azterketarako eskubide gisa, Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeak ezarritakoarekin bat etorriz. Diru-sarrera edo banku-transferentzia Nafarroako Rural Kutxan egingo da, 3008.0001.18.0700190523 zenbakidun kontu korrontean, honako hau adierazirik: "Nafarroako Unibertsitate Publikoa. Irakasle funtzionario izateko lehiaketa". Eskubide hauek ez badira ordaintzen eskaerak aurkezteko epean, ez da zuzentzen ahal, eta, beraz, izangaia baztertua izango da.

4.-Izangaiak onartzea.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoren errektoreak ebazpena emango du, onartuen eta baztertuen zerrenda onetsitzat emanez. Ebazpen hori, onartuen eta baztertuen zerrenda osoekin batera, eta baztertu izanaren zergatikoekin batera, Administrazio eraikineko (Arrosadiko campusa z/g) iragarki-oholean jarriko da, eta Interneteko helbide honetan argitaratuko: http://www.unavarra.es. Gainera, izangaiei jakinaraziko zaie eskaeran agertzen den helbidera bidaliz.

4.2. Ebazpen horren aurka, interesdunek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute, errektorearen aurrean, hamar eguneko epean, jakinarazpena jaso, eta biharamunetik kontatzen hasita, edo, bestela, epe berean, baztertzearen arrazoia zuzentzeko aukera izango dute. Epea amaitu eta gero, baztertzeko arrazoia zuzendu ez duten izangaiak behin betiko baztertuko dituzte lehiaketatik.

4.3. Epe hori igaro eta gero, erreklamaziorik aurkeztu gabe, edo aurkeztu direnak ebatzirik, errektoreak ebazpena emango du, izangaien zerrendak behin betiko bihurtuko dituena. Zerrenda horiek oinarri honetako 1. idatz-zatian ezarritako moduan argitaratu eta jakinaraziko dira.

4.4. Hizkuntza gaitasuna euskaraz duten lanpostuak badira, nahitaezkoa izango da betekizun hori frogatzea, eta hala egiten ez bada, izangaia baztertua izango da. Hizkuntza gaitasuna frogatzeko proba egitea eskatzen bada, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baino lehen egingo da proba.

5.-Hautapen batzordeak.

5.1. Batzordeen osaera deialdi honen III. Eranskinean dator.

5.2. Urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuak, unibertsitateko irakaskidegoetara sartzeko lehiaketen araubidea arautzen duenak, 6.4 artikuluan xedatzen duenaren babesean, batzordekideen curriculuma interesdunen eskura dago Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

5.3. Batzordea gehienez bi hilabeteko epean eratu beharko da deialdia "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen denetik kontatzen hasita. (abuztua hil baliogabea izango da horretarako bakar-bakarrik). Horretarako, batzordeburu titularrak, Batzordeko gainerako kideei aurretik kontsultatu eta gero, ebazpen bat emango du, interesdun guztiei jakinaraziko zaiena deia egin dien egintzaren eguna baino hamabost egun natural lehenago gutxienez, eta deitutakoak honako hauek izango dira:

a) Batzordeko kide titular guztiak eta, bidezkoa bada, beharrezkoak diren ordezkoak, batzordearen eraketa-egintza burutu ahal izateko. Eraketa-egintzaren eguna, ordua eta tokia jakinarazpenean jasoko dira.

b) Lehiaketan parte hartzeko onartuak izan diren izangai guztiak, lehiatzaileen aurkezpen-ekitaldia egiteko. Adierazi egingo zaie zer egun, ordu eta tokitan egingo den. Horri begira, batzordearen eraketa-egintzaren egunetik aurkezpen ekitaldia egiteko ezartzen den egunera arteko epea ez da izango bi egun baliodun baino luzeagoa.

5.4. Eraketa-egintzan finkatu eta jendaurrean jarriko dira lehiatzaileak balioesteko erabiliko diren irizpideak, deialdian ezarritako lanpostuaren xehetasunei egokituz, bai eta irizpide horietako bakoitzari dagokion zenbakizko balioespena ere, 2009ko maiatzaren 7ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiarekin bat, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketen Arautegiaren 10.5 artikuluari idazketa berria ematen baitio.

6.-Lehiaketa nola egingo den.

6.1. Aurkezpen ekitaldian, jendaurrekoa izango baita, lehiatzaileek ondoko dokumentazioa aurkeztuko diote Batzordeko buruari:

a) Lanbide, ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historia, hiru aletan, eta horri erantsiko zaizkio beren merezimenduen egiaztagiriak eta argitalpenen, garatutako patenteen eta parte hartu duten ikerketa-proiektuen zerrenda.

b) Zein lanpostutarako lehiatzen den izangaia, lanpostu hori esleitzen bazaio, garatuko lituzkeen irakaskuntza-proiektua, lanpostu horri dagokion irakasgai edo berezitasun baten programaren berri emango duena, eta ikerketa-proiektua, hiru aletan.

6.2. Aurkezpen ekitaldian finkatuko da, zozketaren bidez, izangaiak zein hurrenkeratan arituko diren, bai eta proba hasteko tokia, eguna eta ordua ezarri ere, eta Batzordeak inguruabar horren berri emango du. Era berean, izangaiek gainontzeko izangaiek aurkezturiko dokumentazioa aztertzeko izango duten epea ezarriko da. Proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen ekitaldia egiten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

7.-Azterketa nola egingo den.

7.1. Sarbide lehiaketak bi proba izango ditu.

Lehen proba jendaurrekoa izango da. Batzordeak Unibertsitateko Irakaskidegoetako Sarbide-Lehiaketen Arautegiaren 11. artikuluko 2. idatz-zatiarekin bat etorriz ezarritako moduari jarraikiz, gehienez ere ordubete iraungo duen adierazpena egingo du izangaiak batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubete iraungo duen eztabaida egingo du batzordekideekin gero, lanbide, ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historian alegatutako merezimenduei buruz, bai eta aurkeztutako irakaskuntza eta ikerketa proiektuei buruz ere. Bigarren probara pasatzeko, izangaiek Batzordeko bi kideren aldeko txostenak eduki behar dituzte gutxienez. Lehen probako emaitzak argitaratu ondoren, Batzordeak argitaratuko du noiz, non eta zer ordutan egingo den bigarren proba.

7.2. Bigarren proba jendaurrekoa izango da. Unibertsitateko irakasle titular izateko lehiaketetan, gehienez ere ordubetekoa izango den adierazpena egingo du izangaiak Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubetekoa izango den eztabaida izango du batzordekideekin gero, izangaiak irakaskuntza-programan aurkeztu eta berak aukeratutako programako gai bati buruz.

Unibertsitateko katedradun izateko lehiaketetako bigarren proban, gehienez ere ordubetekoa izango den adierazpena egingo da Batzordearen aurrean, eta gehienez ere ordubetekoa izango den eztabaida izango da batzordekideekin, izangaiak egindako ikerketa-lan bati buruz.

Lehen probaren emaitza jakin ondoren, gainditu duten izangaiek lan horren laburpena emango diete batzordeko kideei, hiru aletan. Bigarren proba amaitu ondoren, Batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emango dio. Txosten horretan, banan-banan balioetsiko da izangai bakoitza, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.

Bigarren proba gainditzeko, izangaiek batzordeko bi kideren aldeko txostenak eduki behar dituzte gutxienez.

7.3. Sarbide-lehiaketa egin eta gero, izangai bakoitzaren balioespenaren emaitzak argitaratuko dira, batzordeak ezarritako irizpideekin bat etorriz balioetsitako alderdi bakoitza bereizirik.

7.4. Deitutako lanpostua ez betetzeko erabakiak ematen ahalko dio amaiera prozesuari.

8.-Lanpostuak betetzeko proposamena.

8.1. Batzordeak zazpi egun balioduneko epean, proba amaitzen denetik kontatzen hasita, errektoreari proposatuko dio, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izangai guztien zerrenda, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatuta. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izango. Proposamena Errektoretza eraikineko iragarki oholean argitaratuko da.

8.2. Proposamenarekin batera, Hautapen Batzordeko idazkariak, Batzordearen jarduera amaitu eta hurrengo zazpi egun baliodunetan, aurkeztu behar du Unibertsitateko Idazkaritza Nagusian lehiaketaren administrazio-espedientea, Hautapen Batzordearen jarduerari buruzko dokumentazio guztia agertuko duena, bai eta izangai bakoitzak aurkezturiko dokumentazioaren ale bat ere, Sarbide lehiaketetako Arautegiaren 14.1 idatz-zatian aipatzen diren dokumentuak gordailuan egongo dira bi hilabetez, batzordeak proposamena egindako egunetik aurrera, salbu eta errekurtsoren bat jartzen bada, zeren, kasu horretan, gordailuan egongo baitira behin betiko ebazpena eman arte. Lehiaketaren prozesua amaitu eta irmo bihurtzen denean, hautagaiek emandako dokumentazioa itzuli egingo zaie hala eskatzen badute. Beste sei hilabete igaro eta gero, interesdunak dokumentazio hori jaso gabe jarraitzen badu, Unibertsitateak dokumentazioa suntsitzeko agindu ahalko du.

9.-Lanpostuak betetzeko proposamenaren aurkako errekurtsoak.

9.1. Izangaiek Hautapen Batzordearen proposamenaren aurka erreklamazioa aurkezten ahal dute, errektorearen aurrean, gehienez ere hamar eguneko epean. Erreklamazioa tramitatzeko onartuz gero, izendapen guztiak etengo dira behin betiko ebazpena eman arte.

9.2. Urriaren 5eko 1313/2007 Errege Dekretuaren 10. artikuluan eta sarbide-lehiaketetako Arautegiaren VI. kapituluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak balioetsiko du erreklamazioa. Erreklamazio Batzordeak berretsiko du, edo ez, erreklamaturiko proposamena, gehienez ere, hiru hilabeteko epean. Ondotik errektoreak ebazpena emango du, Batzordearen proposamenarekin bat.

9.3. Erreklamazio Batzordearen ebazpenak onesteko, gutxienez aldeko lau boto behar dira, eta Batzordearen kideek ez dute kalitatezko botorik izango edozein kasutan. Erreklamazio Batzordearen erabakia arrazoitua izango da, eta aurkako botoak jasoko dira, halakorik bada.

9.4. Hiru hilabeteko epean ez bada berariazko ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.

9.5. Errektorearen ebazpenek, 9.2 oinarrian aipatzen diren horiek, administrazio bidea bukatzen dute, eta Administrazioarekiko Auzi-eskumenaren aurrean aurkatu ahal dira zuzenean, uztailaren 13ko 29/1998 Administrazioarekiko Auzi-eskumenari buruzko Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

10.-Dokumentuak aurkeztea.

10.1. Lanpostua betetzeko proposatu den izangaiak, Batzordeak jarduera amaitu eta hurrengo hogei egun balioduneko epean, ondoko dokumentu hauek aurkeztuko ditu Unibertsitatearen Erregistro Orokorrean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabiliz:

a) NAN edo agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua, Espainiako nazionalitatea ez badu.

b) Mediku-ziurtagiri ofiziala Unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.

c) Zinpeko aitorpena edo hitzematea, adierazteko lehiakidea ez dagoela bereizita diziplina espedientearen bidez inongo administrazio publikotatik, eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko. Nolanahi ere, Europar Batasuneko gainerako estaturen bateko herritarrek edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritarrek egiaztatu egin beharko dute, maiatzaren 18ko 543/2001 Errege Dekretuaren 7.2 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, ez dutela bere Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten dien diziplina-zigorrik edo kondena penalik.

d) Bateraezintasunik ez daukala adierazten duen aitorpena jarduera publikoren bat betetzen edo pentsioren bat jasotzen ari bada.

Karrerako funtzionarioak diren espainiarrek ez dituzte a), b) eta c) ataletako dokumentuak eta baldintzak justifikatu behar, eta funtzionarioak direla eta beren zerbitzu orrian agertzen diren inguruabarrak egiaztatzen dituen ministerioaren edo organismoaren egiaztagiria aurkeztu behar dute.

Atzerrian emandako agiri guztiak ofizialak izango dira, autoritate eskumendunak emanak eta bide diplomatikoz legeztatuak. Behar izanez gero, dokumentu horiek gaztelaniazko itzulpen ofizialarekin aurkeztuko dira.

11.-Izendapena.

11.1. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak izendatuko du izangaia karrerako irakasle funtzionario, izangaiak aurreko oinarrian ezarritako baldintzak eta epeak bete eta gero.

11.2. Proposaturiko izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, Unibertsitatearen errektoreak funtzionario izendatuko du Batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-hurrenkeran hurrengo postuan agertzen den lehiatzailea.

11.3. Izendapenak zehaztuko du lanpostuaren izena: kidegoa, jakintza-arloa eta saila, bai eta lanpostuaren kodea ere Langileen Lanpostu Zerrendan. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emango da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

11.4. Gehienez ere 20 eguneko epean, izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta orduan ere hartuko du dagokion unibertsitate-irakaskidegoko funtzionarioaren izaera, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.

12.-Datuen babesa.

12.1. Norberaren Datuak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak (BOE 298 zk., abenduaren 14koa) ezarritakoarekin bat etorriz, izangaiek emandako datuak Langileen fitxategian jasoko dira. Fitxategi horren helburua da Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileen kudeaketa, irakaskuntzaren eta ikerketaren kudeaketa, langileen parte-hartzea kudeatzea Unibertsitateko zerbitzuetan eta ekitaldietan, bai eta izangaien parte-hartzea kudeatzea ere hautaketa-prozesuetan. Fitxategi honetan jasotako datuak erabili ahalko dira historiaren, estatistikaren edo zientziaren arloko helburuetarako.

Azken xedapena

13.1. Lehiaketa burutu artean, Batzordeak erabakiko ditu arauak aplikatzean sortzen diren zalantzak, bai eta arau horietan ezarri gabeko kasuetan jarraitu behar den bidea zein den ere. Batzordearen jarduera Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legera egokituko da beti.

13.2. Hautapen Batzordearen egintzen aurkako errekurtsoak aurkeztu ahalko dira Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako kasuetan eta forman, 9. oinarrian ezarritakoa izan ezik.

13.3. Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du eta bere aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke hura argitaratu eta biharamunetik aurrera bi hilabeteko epean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegien aurrean; eta aukeran berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Errektoretzaren aurrean, hilabeteko epean, argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Kasu honetan, ez da aurkezten ahalko lehen aipaturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, berariaz erabaki artean edo berraztertzeko errekurtsoa presuntzioz ezetsi artean.

Iruñean, 2010eko ekainaren 1ean.-Errektorea, Julio Lafuente López.

I. ERANSKINA

Unibertsitateko katedradunak

Lanpostu zk.: 3479. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Zuzenbide Pribatua. Jakintza-arloa: Merkataritzako Zuzenbidea.

Unibertsitateko irakasle titularrak

Lanpostu zk.: 2450. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Osasun Zientziak. Jakintza-arloa: Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa. Ikerketa-eginkizuna: Prebentzio Medikuntza.

Lanpostu zk.: 2177. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa. Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

Lanpostu zk.: 2412. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Matematika eta Informatika Ingeniaritza. Jakintza-arloa: Matematika Aplikatua.

Lanpostu zk.: 4088. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza. Jakintza-arloa: Makinak eta Motor Termikoak Ikerketa-eginkizuna: Sorkuntza eta hozketa termoelektrikoa.

Lanpostu zk.: 4089. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Nekazaritza Ekoizpena. Jakintza-arloa: Landare Ekoizpena. Ikerketa-eskakizuna: Mahastizaintza. Frutagintza. Hizkuntza-gaitasuna euskaraz.

Lanpostu zk.: 4090. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Landa Ingeniaritza eta Proiektuak. Jakintza-arloa: Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza. Ikerketa-eskakizuna: Nekazaritzako Mekanizazioa. Analisi-metodoak hurbileko infragorrian.

Lanpostu zk.: 4091. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Psikologia eta Pedagogia. Jakintza-arloa: Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoa. Ikerketa-eskakizuna: Psikopatologia.

Lanpostu zk.: 4092. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Psikologia eta Pedagogia. Jakintza-arloa: Musika. Ikerketa-eskakizuna: Musikaren eta folklorearen historia. Arteak eta ondare historikoa.

Lanpostu zk.: 4093. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Enpresen Kudeaketa. Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa. Euskarazko hizkuntza-gaitasuna.

Lanpostu zk.: 4094. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa. Jakintza-arloa: Seinalearen Teoria eta Komunikazioak. Ikerketa-eginkizuna: Antenak eta Komunikazioen Elektronika.

II. ERANSKINA

Errektore jauna:

Unibertsitate horren Unibertsitateko Irakaskidegoetako lanpostuak sarbide-lehiaketaren bidez betetzeko deia egin denez, lanpostu horiek betetzeko deialdian izangai izateko onartzea eskatzen dut.

I.-Sarbide lehiaketaren bidez betetzeko lanpostuaren datuak.

Lehiaketaren zenbakia:

Irakaskidegoa:

Jakintza-arloa:

Saila:

Egingo den irakaskuntza- eta ikerketa-jarduera:

Deialdiaren eguna:

E.A.O.

II.-Datu pertsonalak.

Lehen deitura

Bigarren deitura

Izena

Jaioteguna

Non jaioa

Zein probintziatan jaioa

IFZ

Helbidea/Jakinarazpenak egiteko tokia

Telefonoa

Udalerria

Posta kodea

Probintzia

Karrerako funtzionarioa izanez gero:

Kidegoaren izena

Organismoa

Sarrera-eguna

Norberaren erregistro zk.

Egoera:

? Jardunean

? Eszedentzian ? Zerbitzu berezietan ? Beste egoera batzuetan

Datu akademikoak (Betekizun akademikoak egiaztatzen dituen dokumentazioa erantsi behar zaio eskaera honi).

-Unibertsitateko katedra baterako sarbide-lehiaketa:

  • Unibertsitateko katedraduna.
  • Unibertsitateko titularra edo Unibertsitate Eskolako katedraduna.

(Hiru urteko antzinatasuna deialdi-ebazpen honen aurretik).

Lanpostuaren jabetza hartu zuen eguna .........., Unibertsitatea

Abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 60. artikuluaren bigarren paragrafoari heltzen dio: doktorea izatea Unibertsitate Koordinaziorako Kontseiluaren berariazko salbuespenarekin ............................. ko E.A.O.n argitaratu zen. Ebazpenaren eguna:

  • Egiaztapena.

Kidegoa ........................................ Koordinaziorako Kontseiluaren ebazpenaren eguna .............................. E.A.O.

  • ............ Unibertsitateko titularra izateko sarbide-lehiaketa
  • ...................... doktore titulua. Noiz emana
  • ...................... lizentziadun titulua. Unibertsitate honetan
  • Egiaztapena.

Kidegoa ........................................ Koordinaziorako Kontseiluaren ebazpenaren eguna .............................. E.A.O.

-Euskarazko hizkuntza gaitasuna eskatzen duten lanpostuetarako:

Euskararen ezagutza-maila frogatzea eskatzen dut dagokion proba eginez.

  • Bai.
  • Ez.

-Eskubideak eta tasak ordaindu diren eguna:

Ordainketa Nafarroako Rural Kutxan

Eskaera honek aipatzen duen deialdian onartua izatea ESKATZEN DUT eta bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla ADIERAZTEN DUT, baita deialdian eskatzen diren betekizun guztiak eta funtzio publikoan sartzeko beharrezkoak diren guztiak betetzen ditudala ere, eta hori guztia egiaztatuko dut eskatzen zaidanean.

Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz, inprimaki honetan idazten dituzun datu pertsonalak "Giza Baliabideetako Informazio Sistema" izeneko fitxategian jasoko dira, zeina ekainaren 29ko 731/2005 Ebazpenaren bidez sortu baitzen (100 zenbakidun N.A.O., 2005eko abuztuaren 22koa). Fitxategi horren helburua da bai Langileen Kudeaketa, bai berorien hautaketa-prozesuak ere kudeatzea, aipaturiko ebazpenak ezarritako moduan.

Sarbide, zuzenketa eta deuseztatze-eskubideak erabili ahal izango dituzu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean eskabidea egin, eta idazkia Unibertsitateko kudeatzaileari zuzenduz.

.....................(e)n, 200 ......(e)ko ...................aren ..............(e)(a)n.

(Sinadura)

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN ERREKTORE JAUNA.

III. ERANSKINA

Batzordeen osaera
Unibertsitateko katedradunak

Lanpostu-zenbakia: 3479. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Zuzenbide Pribatua. Jakintza-arloa: Merkataritzako Zuzenbidea.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Juan Carlos Sáenz García de Albizu dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekide idazkaria: Ricardo Alonso Soto dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

Batzordekidea: Antonio Bienvenido Perdices Huetos dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Rafael Illescas Ortiz dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Carlos III Unibertsitatean.

Gaudencio Esteban Velasco dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Batzordekide idazkaria: David Amable Morán Bovio dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Cadizeko Unibertsitatean.

José María Suso Vidal dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Batzordekidea: Ángel Rojo Fernández-Río dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

Eduardo Galán Corona dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Salamancako Unibertsitatean.

Unibertsitateko irakasle titularrak

Lanpostu-zenbakia: 2450. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Osasun Zientziak. Jakintza-arloa: Prebentzio Medikuntza eta Osasun Publikoa. Ikerketa-eginkizuna: Prebentzio Medikuntza.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Domingo Pérez Flores dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Murtziako Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Blanca Marín Fernández dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: María Adoración Nieto García dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Sevillako Unibertsitatean.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Fernando Rodríguez Artalejo dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

María del Carmen Sáenz González dk. and., Unibertsitateko katedraduna Salamancako Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: José Ignacio Villate Navarro dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean.

Pedro Jesús Saturno Hernández dk. jn., Unibertsitate irakasle titularra Murtziako Unibertsitatean.

Batzordekidea: Agustín Llopis González dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Valentziako Unibertsitatean.

José Ramón Sáenz Domínguez dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean.

Lanpostu-zenbakia: 2177. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa. Jakintza-arloa: Estatistika eta Ikerketa Operatiboa.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: M.ª Dolores Ugarte Martínez dk. and, Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekide idazkaria: Ana Fernández Militino dk. and., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Juan Miguel Marín Diazaraque dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Carlos III Unibertsitatean.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Pere Puig Casado dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Jorge Mateu Mahiques dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Castelloko Jaume I Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: José Antonio Moler Cuiral dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Elena Abascal Fernández dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: María Dolores Berrade Ursúa dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Zaragozako Unibertsitatean.

David Conesa Guillén dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Valentziako Unibertsitatean.

Lanpostu-zenbakia: 2412. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Matematika eta Informatika Ingeniaritza. Jakintza-arloa: Matematika Aplikatua.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Jesús Palacián Subiela dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekide idazkaria: Blanca Bujanda Cirauqui dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Luis Rández García dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Zaragozako Unibertsitatean.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Antonio Elipe Sánchez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean.

Juan Manuel Peña Fernández dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Patricia Yanguas Sayas dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Juan José Torrens Íñigo dk. jn., Unibertsitate irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Javier de Frutos Baraja dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valladolideko Unibertsitatean.

Jesús Carnicer Álvarez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Zaragozako Unibertsitatean.

Lanpostu-zenbakia: 4088. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Mekanika, Energetika eta Materialen Ingeniaritza. Jakintza-arloa: Makinak eta Motor Termikoak Ikerketa-eginkizuna: Sorkuntza eta hozketa termoelektrikoa.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Valeriano Ruiz Hernández dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Sevillako Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: José Fernández Seara dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Vigoko Unibertsitatean.

Batzordekidea: Eloy Velasco Gómez dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Valladolideko Unibertsitatean.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Miguel Ángel Villamañán Olfos dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valladolideko Unibertsitatean.

Salvador Montserrat Ribas dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.

Batzordekide idazkaria: José Manuel Pinazo Ojer dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitate Politeknikoan.

Pedro M.ª Dieguez Elizondo dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: María del Carmen Martín González dk. and., Unibertsitateko katedraduna Valladolideko Unibertsitatean.

Cesar R. Chamorro Camazón dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Valladolideko Unibertsitatean.

Lanpostu-zenbakia: 4089. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Nekazaritza Ekoizpena. Jakintza-arloa: Landare Ekoizpena. Ikerketa-eskakizuna: Mahastizaintza. Frutagintza. Hizkuntza-gaitasuna euskaraz.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Lucía Ramírez Nasto doktore andrea, Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekide Idazkaria José Bernardo Royo Díaz dk. jn., unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Jaume Flexas Sans dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Balear Uharteetako Unibertsitatean.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Vicente Sotés Ruiz dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Ignacio Romagosa Clariana dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Lleidako Unibertsitatean.

Batzordekidea: Carlos Miranda Jiménez dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Julio Muro Erreguerena dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: José Narciso Pastor Saenz dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Lleidako Unibertsitatean.

María Dolores Sánchez Yélamo dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Lanpostu-zenbakia: 4090. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Landa Ingeniaritza eta Proiektuak. Jakintza-arloa: Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza. Ikerketa-eskakizuna: Nekazaritzako Mekanizazioa. Analisi-metodoak hurbileko infragorrian.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: José Luis Torres Escribano dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekide idazkaria: Carmen Jarén Ceballos dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Belén Diezma Iglesias dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: José Luis Hernanz Martos dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Manuel Guaita Fernández dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Santiagoko Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Ignacio Arana Navarro dk. jn., Unibertsitate irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

María González de Audicana Amenábar dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Pilar Linares Anegón dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Emilio Gil Moya dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.

Lanpostu-zenbakia: 4091. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Psikologia eta Pedagogia. Jakintza-arloa: Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoa. Ikerketa-eskakizuna: Psikopatologia.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Enrique Echeburúa Odriozola dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Javier Fernández Montalvo dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: María Crespo López dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Miguel Ángel Vallejo Pareja dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsite Nazionalean.

Rosa María Baños Rivera dk. and., Unibertsitateko katedraduna Valentziako Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Carmelo Vázquez Valverde dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Paz del Corral Gargallo dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Euskal Herriko Unibertsitatean.

Batzordekidea: Maite Garaigordóbil Landazábal dk. and., Unibertsitateko katedraduna Euskal Herriko Unibertsitatean.

Mercedes Borda Más dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Sevillako Unibertsitatean.

Lanpostu zk.: 4092. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Psikologia eta Pedagogia. Jakintza-arloa: Musika. Ikerketa-eskakizuna: Musikaren eta folklorearen historia. Arteak eta ondare historikoa.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Ramón Sobrino Sánchez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Oviedoko Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: María Encina Cortijo Rodríguez dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Oviedoko Unibertsitatean.

Batzordekidea: José Luis Aróstegui Plaza dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Granadako Unibertsitatean.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Emilio Casares Rodicio dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.

Ángel Medina Álvarez dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Oviedoko Unibertsitatean.

Batzordekide idazkaria: Celsa Alonso González dk. and., Unibertsitateko katedraduna Oviedoko Unibertsitatean.

Francesc Bonastre Beltrán dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Batzordekidea: María Antonia Virgili Blanquet dk. and., Unibertsitateko katedraduna Valladolideko Unibertsitatean.

Francisco Javier Jiménez Rodríguez dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Granadako Unibertsitatean.

Lanpostu zk.: 4093. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Enpresen Kudeaketa. Jakintza-arloa: Enpresen Antolaketa. Euskarazko hizkuntza-gaitasuna.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Emilio Huerta Arribas dk. jn., Unibertsitate katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Idazkaria: Pablo Arocena Garro dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Emili Grifell Tatjé dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Isabel de Val Pardo dk. and., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Rafael Santamaría Aquilué dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekide idazkaria: Ignacio Contín Pilart dk. jn., Unibertsitate irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Cristina Bayona Sáez dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Alejandro Rialp Criado dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.

Esther Martínez Ros dk. and., Unibertsitateko irakasle titularra Carlos III Unibertsitatean.

Lanpostu-zenbakia: 4094. Lanpostu-kopurua: Bat. Saila: Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoa. Jakintza-arloa: Seinalearen Teoria eta Komunikazioak. Ikerketa-eginkizuna: Antenak eta Komunikazioen Elektronika.

-Batzorde titularra:

Batzordeburua: Mario Sorolla Ayza dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekide ordezkoa: Ramón Gonzalo García dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Magdalena Salazar Palma dk. and., Unibertsitateko katedraduna Carlos III Unibertsitatean.

-Ordezko Batzordea:

Batzordeburua: Jesús María Rebollar Machain dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Jordi Romeu Robert dk. jn., Unibertsitateko katedraduna Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan.

Batzordekide idazkaria: Carlos del Río Bocio dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

José M.ª Lopetegui Beregaña dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Batzordekidea: Mateo Burgos García dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan.

Daniel Segovia Vargas dk. jn., Unibertsitateko irakasle titularra Carlos III.a Unibertsitatean.

Iragarkiaren kodea: F1010012