74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 23/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ordena publikoaren aurkako falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

62/2010 epaia. Tafallan (Nafarroa), 2010eko maiatzaren 20an.

Nik, Estela Arellano Lobete andreak, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko ordezko epaileak, Zigor kodearen 634. artikuluko ordena publikoaren kontrako ustezko falta batengatik bideratutako 23/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan Salatzaileak 723 eta 587 zenbakidun foruzainak dira, eta salatua, Rachid Chouaa jauna (AIZ: X-2263587-L); azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin bazaio ere. Fiskaltza alderdi gisa aritu da, akzio publikoa egikarituz. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau eman dut.

Rachid Chouaa kondenatzen dut, Zigor Kodearen 634 artikuluko agintaritzari edo haren agenteei desobeditzearen falta baten egile eta erantzule kriminala den aldetik, 40 eguneko isuna ordaintzera eguneko 12 euroko kuotarekin (guztira 480 euro). Ordaindu nahi ez badu, Zigor Kodearen 53. artikuluan ezarritako erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du, eta ordaindu gabe utzitako bi kuotagatik egun batez askatasunaz gabetzeko zigorra ezarriko zaio.

Prozesuko kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau fiskaltzari eta alderdiei.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan bost eguneko epean, jakinarazten denetik aitzina. Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Rachid Chouaari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2010eko maiatzaren 25ean.-Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1009381