74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betetzeko, Idazkaritzan egonen da jendaurrean 2010eko plantilla organikoa, Udalak 2010eko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran onetsi baitzuen. Hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2010eko maiatzaren 28an.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L1009518