74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Eskumenen delegazioa ezeztatzea

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2010eko maiatzaren 25eko 300/2010 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:

"Gaia: Zizur Nagusiko Udalaren Berdintasuneko informazio batzordeko burutzaren eskuordetza, Lourdes Liras Garriz zinegotziari emana, ezeztatzea.

Aurrekariak. Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan artikulu horren 1.c) puntuari buruz xedatua kontuan harturik, lehenago ebatzi nuen Berdintasuneko informazio batzordeko burutza Lourdes Liras Garriz zinegotziaren esku uztea, eragina izendapenaren biharamunetik aitzina izanik.

Tokiko Gobernuak berezko dituen gertaeren artean, Pilar Toral Urquizu zinegotzia berria karguaz jabetu da Udalbatza honek 2010eko maiatzaren 18an egin osoko bilkuran.

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, 44.1.2.4 artikuluan, eskuordetzaren edukia eta eragina aipatzen dituenean, dio alkatearen dekretuz egin behar direla eskuordetza guztiak, eta horiek dekretu horren dataren biharamunean dutela eragina, eta nahitaez argitaratu behar direla Aldizkari Ofizialean; bestetik, Osoko Bilkurari jakinarazi behar zaizkio egiten duen lehen saioan.

Artikulu berak, 3. atalean, ezartzen du aldaketarako prozedura, eskuordetza emateko bera, alegia. Horregatik,

EBATZI DUT:

1. Zizur Nagusiko Udalaren Berdintasuneko informazio batzordeko burutzaren eskuordetza, Lourdes Liras Garriz zinegotziari emana, ezeztatzea.

2. Ezeztatze horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen saioan.

3. Jakinaraz bekio, zuzenean, Lourdes Liras Gárriz zinegotziari, ebazpen hau sinatu eta biharamunean izanen badu ere eragina.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila."

Zizur Nagusian, 2010eko maiatzaren 25ean.-Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1009346