74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2276/2009 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"Banco Santander S.A. alderdi betearazlearen aldeko betearazpena abiarazten da, Farid Oulad El Haj jaunak, hots, betearazpenpeko alderdiak, hamalau mila zortziehun eta hirurogeita bi euro eta berrogeita hamar zentimo (14.862,50 euro) eta legezko interesak gehi bi puntu ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Joaquín Taberna Carvajal prokuradore jauna aritu da.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut."

Eta Farid Oulad Eli jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1009550