74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Obra kontratua. Behin betiko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatua betez, Carcarko Udalak, 2010eko maiatzaren 12an egin osoko bilkuran erabakita, kontratu hau esleitu du behin betikoz:

Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa, instalazio fotovoltaikoa pilotalekuko estalkian.

Esleitzeko modua: prozedura negoziatua, publizitaterik gabe.

Esleipenaren prezioa: 91.346,67 euro, BEZa kanpo.

Esleipen hartzailea: Igoan-Solar, S.L. Arabako Teknologi Parkea (Miñao).

Carcarren, 2010eko maiatzaren 28an.-Alkate udalburua, Germán Agreda.

Iragarkiaren kodea: L1010013