74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Izendapen proposamena

2010eko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an, argitaratu zen Castejongo Udaleko administrari-ofizial izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Haren 9. oinarrian xedatua bete dadin, aipatu oposizio-lehiaketa murriztuko epaimahaiak proposamena egin du gainditu duen izangaia izendatzeko, ondoko hau baita:

Laura Ardoiz Casas, guztira 90,04 puntu.

Mónica Fernández Cuesta, guztira 78,66 puntu.

Deialdiaren 9. oinarriko baldintzetan ezarritakoari jarraituz, erabaki da:

Lehenbizikoa.-Epaimahaiaren izendapen proposamen hori onestea.

Bigarrena.-Adieraztea ezen Laura Ardoiz Casasek eta Mónica Fernández Cuestak funtzionarioak direla erakusten duen frogagiria aurkeztu beharko dutela Castejongo Udaleko Erregistro Orokorrean, izendatzeko proposamena iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua arautzen duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32.4 artikuluan agindu bezala. Proposatutako izangaiak ez badu agindutakoa betetzen, ezin izanen da probak gainditu dituen izangaia izendatu eta baliorik gabe geldituko dira jarduketa guztiak, hasierako eskaeran faltsukeriagatik izan dezakeen erantzukizuna baztertu gabe.

Hirugarrena.-Honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2010eko maiatzaren 282an.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1009517