74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ordenantza berria, kuadrilletarako lokalak arautzen dituena. Hasierako onespena

Tuterako Udalak, 2010eko maiatzaren 28an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Tuterako kuadrilletarako lokalak arautzen dituen ordenantza berria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 31n.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1009573