74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Tokiko Gobernuko Batzarreko kide baten izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2010eko maiatzaren 25eko 298/2010 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:

"Gaia: Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarreko kide baten izendapena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.1 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz aipatu arauan ezarritakoa eta 2568/1986 Errege Dekretuak onetsitako Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa, Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarra osatu behar dute alkateak, burua izanen baita, eta hark libreki izendatzen dituen hainbat zinegotzik.

Zinegotzi horien kopurua ez da izanen Udalbatzako kideen legezko kopuruaren herena baino handiagoa, hamarrenekoak kontuan hartu gabe, eta libreki kendu ahalko dira kargutik une orotan.

EBATZI DUT:

1. Honako zinegotzi hau izendatzea Zizur Nagusiko Udalaren Gobernu Batzarreko 4. kide:

Pilar Toral Urquizu zinegotzia.

2. Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen saioan.

3. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen."

Zizur Nagusian, 2010eko maiatzaren 25ean.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1009344