74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 6. EPAITEGIA

Ediktua. 505/2010 hitzezko judizioa (PZL 2000) A atala

Aditzera ematen da goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela epaitegi honetan, utzarazpena dela-eta (maizterrak), eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

111/10 Epaia. Iruñean, 2010eko maiatzaren 25ean.

Fernando Poncela García jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 6. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 0000505/2010 (PZL 2000) hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Isabel Sáez de Jauregui andreak sustatu du Nora Carmen Peña Jiménez andrearen aurka. Auzi-jartzailearen ordezkari Yolanda Apezteguia prokuradore andrea aritu da eta laguntzaile José Ignacio Pérez de Mendiguren legelari jauna.

Epaitza:

Baiesten dut Apezteguía prokuradore andreak, Isabel Sáez de Jauregui andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Nora Carmen Peña Jiménezen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen dut suntsiarazita dagoela Iruñeko Ezkirotz kalean 28. zenbakiko 7.G solairuan dagoen etxebizitza alokatzeko kontratua, alderdiak lotzen zituena, eta demandatua kondenatzen dut etxebizitza libre eta trabarik gabe uztera, auzi-jartzailearen esku, eta legeak ezarritako epean edukitza ematera. Ohartarazten diot hala egin ezean indarrez eta bere kontura bota ahalko dutela. Halaber, kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez. Errekurtso hori onar dadin, mugaeguneratutako errentak eta kontratuaren arabera aurretik ordaindu beharrekoak ordaindu izana frogatu behar da idazki bidez, horrela xedatzen baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 449. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan. Errekurtsoa hutsal deklaratuko da, zein egoeratan dagoen kontuan hartu gabe, baldin eta errekurtsoa jarri duen demandatuak mugaeguneratzen diren errentak edo aurretik ordaindu beharrekoak ordaintzeari uzten badio. Errentariak kontsignatu edo aurretik ordaindu ahal izanen ditu mugaeguneratu gabeko errentak, eta epaia irmo bihurtzen denean horien likidazioa eginen da. Nolanahi ere, diru kopuru horiek ordaintzea ez da kontratuaren berritzetzat joko.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Nora Carmen Peña Jiménezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 25ean.-Idazkari judiziala, José Alonso Ramos.

Iragarkiaren kodea: J1009312