74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Enkante publikoa. 278-C/2010 hipoteka-betearazpena

Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegia.

Aditzera ematen dut: Organo judizial honetan 278-C/2010 hipoteka-betearazpena bideratzen ari da. Nafarroako Aurrezki Kutxa eta Bahitura Etxeak sustatu du auzia, Leache prokuradore jaunak ordezkatuta, María de la Montaña Paz Alarcónen aurka, diru kopuru hauek erreklamatzeko: 41.363,64 euroko printzipala, eta interes eta gastuetarako behin-behinean kalkulatu diren 12.400 euro. Prozedura horretan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia epaitegi honetako idazkaritzan 2010eko irailaren bederatziko eguerdiko 12etan egin dadin, baldintza hauei jarraikiz:

Lehenbizikoa.-Posturak egiteko baldintzak. Enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu behar dute, enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu, eta Baneston Gordailu eta Kontsignazioen 3161 0000 06 0278 10 zenbakiko kontuan enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute. Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (PZLaren 647., 669.1 eta 666. artikuluak). Posturarik onena balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea postura onenaren alde onetsiko da. Gutxiago bada, PZLaren 670. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

Bigarrena.-Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

Hirugarrena.-Titulazioa eta zamak. Enkantean parte hartze hutsagatik ulertuko da autoetan agertzen den titulazioa nahikotzat jotzen dutela posturagileek edo, kasuan kasu, titulaziorik ez dagoela. Era berean, jardulearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (PZLaren 668. eta 669.2 artikuluak).

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean.

Balio beza ediktu honek María de la Montaña Paz Alarcóni jakinarazpena egiteko, bere helbidean aurkitu ezean.

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Etxebizitza edo pisua, lehenengo solairuko eskuina, c mota, Serapio Huici kaleko III Blokeko "G" letra duen -gaur egun Casas nuevas kaleko hamabia- atarian sartuta eta eskaileratik igota eta lehengo solairuko eskuinean dagoena; 2. poligonoko 821. lurzatian dagoen 3. hirigintza unitateko 1. azpiguneari dagokio; 71, 62 m²-ko azalera erabilgarria okupatzen du, eta 87,43 m²-ko azalera eraikia. Etxebizitza-blokeen ondoko eraikinetako 19. zenbakia duen estalpea du erantsita, 9.884 m²-ko azalerarekin. Enkanterako, 63.857,53 eurotan tasatu da.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 25ean.-Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1009331