74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 132/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Tuterako (Nafarroa) Instrukzioko 2. Epaitegia, Pablo Sarasate 4. Prozedura: 0000132/2009 falta-judizioa.

Tuterako Instrukzioko 2. Epaitegiko epaileak, Emma Vitoria Marín andreak, mehatxuengatik bideratzen ari den 132/2009 falta-judizioko prozeduran, 27/2010 epaia eman du:

Tuteran, 2010eko martxoaren 2an.

Epai honen bidez ebazten dut 132/2009 falta-judizioko auzia, ustezko mehatxu-falta batengatik Beatriz Fernández Díaz andrearen kontra bideratu dena. Alderdi salatzailea Ignacio García Moreno jauna izan da. Fiskaltza alderdi gisa aritu da, akzio publikoa egikarituz.

Epaitza:

Beatriz Fernández Díaz andrea absolbitzen dut auto hauetan leporatu zaion mehatxu-faltatik; prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Eta Ignacio García Morenori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 27an.-Epailea, Montserrat García Blanco.

Iragarkiaren kodea: J1009547