74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 25/2010 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Tuterako (Nafarroa) Instrukzioko 2. Epaitegia, Pablo Sarasate 4. Prozedura: 0000025/2010 falta-judizioa.

Tuterako Instrukzioko 2. Epaitegiko epaileak, Emma Vitoria Marín andreak, lesio-falta batengatik bideratzen ari den 25/2010 falta-judizioko prozeduran ondoko epaia eman du:

59/2010 epaia. Tuteran, 2010eko apirilaren 20an.

Epai honen bidez 25/2010 falta-judizioa ebazten dut, ustez zuhurtziagabekeriagatik gertatutako lesio batzuen falta batengatik Avelino Cueto Zubiría jaunaren kontra bideratu dena. Alderdi salatzailea Maríano Magaña Martínez jauna izan da. Erantzule zibil zuzena AXA aseguru-konpainia da. Erantzule zibil subsidiarioa Finanzia Auto Renting, S.A. da.

Epaitza:

Avelino Cueto Zubiría jauna absolbitu egiten dut auto hauetan leporatu zaion zuhurtziagabekeriazko lesioen faltatik, eta prozesuko kostuak ofizioz ordaindu behar direla adierazten dut.

Eta Finanzia Auto Renting, S.A.ri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 25ean. Epailea, Montserrat García Blanco.

Iragarkiaren kodea: J1009371