74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

2010eko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena

2010eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, maiatzaren 5ean, 2010eko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, laburtua argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 16.615,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 1.550,00 euro.

Gastuak, guztira: 18.165,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.-Zeharkako zergak: 315,00 euro.

4.-Transferentzia arruntak: 6.700,00 euro.

5.-Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 11.150,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 18.165,00 euro.

Elkanon, 2010eko maiatzaren 26an.-Kontzejuko burua, Manuel Castillo Molina.

Iragarkiaren kodea: L1009362