74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 418/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 418/2009 falta-judizioa bideratzen ari dela, maulagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

243/2010 epaia. Iruñean, 2010eko apirilaren 28an.

M. Paz Benito Oses andreak, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, maula-falta baten ondoriozko auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 418/2009 falta-judizioan. Bertan parte hartu dute, batetik, Fiskaltzak, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, Juan Jesús Garcíarena Elizaldek, eta salatuak, Julio Hernández Jaimek. Azken hori ez da agertu, legezko zitazioa egin zaion arren.

Epaitza:

Julio Hernández Jaime kondenatzen dut, maula-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 45 egunez egunero 6 euroko isuna ordaintzera; guztira, 270 euro, gehi prozesuko kostuak.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Erantzukizun zibila dela-eta, Saratsako Campsaren gasolina-zerbitzuguneari 87,64 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Ebazpen hau ez da irmoa eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi ondoko bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Julio Hernández Jaimeri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 20an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1009325