74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Antsoaingo Musika Eskolako prezio publikoak
ezartzen dituen arau fiskala. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2010eko maiatzaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Antsoaingo Musika Eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak ezartzen dituen arau fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten, Antsoaingo Musika Eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak ezartzen dituen arau fiskala behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2010eko maiatzaren 27an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1009393