74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 125/2009 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 125/2009 berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

516/2009-B epaia. Iruñean, 2009ko urriaren 22an.

María Paz Benito Oses andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Instrukzioko 3. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, jarduketak aztertu ditu eta ondoko epaia eman du.

Ebasketa-falta batengatik bideratu diren 125/2009 berehalako falta-judizioaren autoak aztertu dira ahozko eta jendaurreko judizioan. Alderdi gisa aritu dira, batetik, salatzaile gisa, Pablo Bilbao, eta bestetik, salatu gisa, Ovidiu Marius Molcut.

Salatua ez da judiziora agertu.

Fiskaltzak parte hartu du, akzio publikoa egikarituz.

Epaitza:

Ovidiu Marius Molcut kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623. artikuluan zehazturik dagoen ebasketa-falta baten egilea eta erantzule penala den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota hain zuzen, guztira 180 euro. Gainera, prozedura honetako kostuak ordaindu beharko ditu.

Erantzukizun zibila dela-eta, Molcut jaunak Eroski Hipermerkatuari 69,36 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Erantzukizun zibila dela-eta, Molcut jaunak Eroski Hipermerkatuari 69,36 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Zigor Kodearen 53. artikuluaren arabera, zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio, hots, agindutako tokian egon beharra, falten egileei dagokien moduan.

Ebazpen hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke epaitegi honetan, jakinarazi ondoko bost egunetan, eta Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ovidiu Marius Molcuti jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 26an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Osés.

Iragarkiaren kodea: J1009315