74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

170/2010 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariak emana, José Antonio Ayesa Usabiaga jauna Enpresaren Zuzendaritza Nagusiko Enpresa Politikak Koordinatzeko Ataleko buru izendatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak 2010eko maiatzaren 12an aldeko txostena eman zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak emandako ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

1. José Antonio Ayesa Usabiaga jauna, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresaren Zuzendaritza Nagusiko Enpresa Politikak Koordinatzeko Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari igortzea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 20an.-Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilaria, José María Roig Aldasoro.

Iragarkiaren kodea: F1009180