74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mugartea sektoreko P12, P13, P19 eta P20
lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2010eko maiatzaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea P12, P13, P19 eta P20 lurzatien xehetasun azterlana, Jesús Hernández Lópezek eta Guadalupe Inmaculada Mauleón Sanzek sustatua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluetan xedatutakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Mutiloan, 2010eko maiatzaren 25ean.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1009526