74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Uharteko Udalaren 2010eko aurrekontu luzatuko 7. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aurrekontuko 07/2010 aldaketa.

Mota: kreditu berezia.

1-4320-60107. Leandro Azcarate kalea birmoldatzea. 35.000,00.

Guztira: 35.000,00

Finantzabidea: diru-sarrera berriak eta diru-sarrera handiagoak.

1-75502. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza, lau urteko plana: Leandro Azcarate kalea birmoldatzea. 23.387,00.

1-75506. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza inbertsio planerako-erabilera librea: 11.613,00.

Guztira: 35.000,00.

Uharten, 2010eko maiatzaren 28an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1009416