74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra

Otsagabiko Udalak, 2010eko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Iragarkia 2010eko 55. Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean, baita prentsan eta iragarki oholean ere, eta iragan da jendaurrean egoteko epea. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 272. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, ondoko laburpena ematen da argitara:

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 92.650,00 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 31.400,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 80.880,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 538.890,00 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamenduak: 58.950,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bertzelako diru-sarrerak: 825.250,00 euro.

9. kapitulua. -Finantza-pasiboak: 46.080,00 euro.

Guztira: 1.674.100,00 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileria gastuak: 160.800,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak:
443.440,00 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 24.000,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 95.400,00 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 882.500,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 10.000,00 euro.

9. kapitulua. -Finantza-pasiboak: 57.960,00 euro.

Guztira: 1.674.100,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2010eko maiatzaren 24an.-Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1009334