74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Udalak, 2010eko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen: hasiera batez onestea Donamariako Udal Planeko aldaketa, Donamariako Udalak sustatua.

Proposatutako aldaketak ordenantzetako 91. artikuluari eragiten dio: Eraikuntza osagarriak, hirugarren lerroaldea. Aurrerantzean, hiri lurzoruko lurzatietan, estalkitako erabiliko den material bakarra teila gorrikara edo okrea izanen da, tradizioz eraikinetan erabili izan denaren antzekoa.

Espedientea jendaurrean egon zen hilabetez, 2010eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 22koan, probintziako egunkari batean eta iragarki oholean argitaratuta. Epe horretan ez zen erreklamaziorik edo iradokizunik aurkeztu.

Aurrekoa kontuan hartuz, eta bozketa eginda legez ezarritako gehiengoarekin, 2010eko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea Donamariako Udalak Udal Planean sustatu duen aldaketa.

2. Behin betiko onespen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.-Onetsitako aldaketari buruzko dokumentuaren ale bat igortzea, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura (81.3 artikulua, 35/2002 Foru Legea).

Donamarian, 2010eko maiatzaren 24an.-Alkatea, Rikardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L1009188