74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2009ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu-gehikuntza "Langileen soldata" izeneko 1. kapituluko kontu-sail batean (745,00 euro) eta "Inbertsio errealak" izeneko 6. kapituluko kontu-sail batean (3.863,62 euro), Gastu orokorretarako Diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko dena; guztira 4.608,62 euro dira.

Noain Elortzibarren, 2010eko maiatzaren 20an.-Mankomunitateko burua, Miguel Enguita Orecilla.

Iragarkiaren kodea: L1009269