74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

774/2010 EBAZPENA, maiatzaren 12koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Arakilgo udal mugapean esne-behiak ustiatzeko jarduerarako Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, instalazioaren konfigurazio berrira egokitzeko. Titularra Ganadería Etxeberri ENS da.

Espediente mota: Ingurumen baimen integratua (aldaketa nabarmena).

Espedientearen kodea: 1107/06.

Aplikatu beharrekoa araua: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea.

Eranskina eta epigrafea: 2 B - 9.1 f).

Instalazioa: esne-behien ustiategia.

Titularra/k: Ganadería Etxeberri ENS.

Zentroaren zenbakia: 3102500653.

Tokia: Arakil, 4. poligonoa, 228. eta 332. lurzatiak.

UTM koordenatuak (Huso 30N, Datum ED50) X = 594.326; Y = 4.752.970.

Udalerria: Arakil.

Proiektua: makineriarako nabe bat eraikitzea.

Eskaeraren data: 2009ko uztailaren 1a.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emandako apirilaren 7ko 696/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen esne-behiak ustiatzeko jarduerarako, Arakilgo udal mugapean. Titularra Ganadería Etxeberri ENS da.

Bi aldiz, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 1362/2009 eta abuztuaren 26ko 1751/2009 Ebazpenen bidez, aldatu egin zen Arakilgo udal mugapean esne-behiak ustiatzeko jarduerarako Ingurumen baimen integratua. Titularra Ganadería Etxeberri ENS da.

2009ko uztailaren 1ean, titularrak aldaketa bat egiteko eskaera egin zuen; hain zuzen ere, makineriarako nabea handitu nahi zuen eta siloetarako nabeetan hobekuntzak egin.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, erabaki zuen aldaketa hori ez zela funtsezkoa eta, beraz, ez zela beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Hala ere, aldaketak bazuen garrantzia, makineriarako nabe berri bat eraikitzea baitzekarren; horregatik, lehendik zeukan Ingurumen baimen integratuan jaso behar zenez, beharrezkoa zen baimena aldatzea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda ditzakete, betiere aldaketa legeriaren kontrakoa ez bada.

Aipatu den agindu juridikoa ikusirik eta ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariaren eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten dituen urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Arakilgo udal mugapeko 4. poligonoko 332. eta 228. lurzatietan esne-behiak ustiatzeko jarduerarako Ingurumen baimen integratua aldatzea, instalazioaren konfigurazio berrira egokitzeko. Titularra Ganadería Etxeberri ENS da.

2. Lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

3. Baimena aldatzearen ondorioz, instalazioaren Ingurumen baimen integratua aldatu zuen Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 26ko 1751/2009 Ebazpenaren eranskinetan aldaketa batzuk sartu behar izan dira. Horiek ebazpen honen eranskinen arabera idatzita agertuko dira, non ezarri baitira jardueraren funtzionamenduan bete beharko diren baldintzak.

4. Instalazioak Nafarroako Hondakin Arriskugarrien Sortzaile Txikien Erregistroan duen inskripzioa aldatzea eta 15P02025006532006 zenbakia ematea, urriaren 13ko 312/1993 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat. Sortzen ahal dituen hondakin arriskugarriak Ingurumen baimen integratuaren III. eranskinean jaso dira. Hondakin arriskugarrien sorreran egiten diren aldaketak jakinarazi egin beharko dira, erregistratzeko eta, bidezkoa bada, aipatutako III. eranskin horretan sartzeko.

5. Aldaketak ez du ukitzen hasiera batean emandako Ingurumen baimen integratuaren indarraldia, eta 2016ko apirilaren 8an bukatuko da. Berritu nahi izanez gero, titularrak indarraldia bukatu baino hamar hilabete lehenago, gutxienez, berritzeko eskatu beharko du, erregelamenduz ezarriko den prozedura administratiboari segituz.

6. Titularrak instalazio osoa irekitzeko baimena eskatu beharko du, aldaketa burutu eta gero, funtzionatzen hasi baino lehen, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamenduaren 40. artikuluan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

8. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

9. Ebazpen hau jakinaraztea Ganadería Etxeberri ENSri, Arakilgo Udalari, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 12an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, behea, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzua, 7. solairua) eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenen kontsultak" atalean.

Iragarkiaren kodea: F1008936