74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. Adostasun gabeko 1171/2009 dibortzioa

Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an. Margarita Pérez-Salazar Resano andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: Alberto Miramón Gómara prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 1171/2009 prozedura bideratzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Diego Galeano López jaunaren aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Claudia Morales Galvis andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Ezesten dut Alberto Miramón Gómara prokuradore jaunak Claudia Morales Galvis andrearen izenean eta hura ordezkatuz auzi-iheslari den Diego Galeano López jaunaren aurka jarritako demanda. Beraz, ez da bidezkoa eskatutako dibortzioa dekretatzea.

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Diego Galeano López jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 28an.-Epaile magistratua, Margarita Pérez-Salazar Resano.

Iragarkiaren kodea: J1009549