74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTZIN

Kontzejuaren 2010eko aurrekontua. Behin betiko onespena

Antzingo Kontzejuaren Batzarrak, 2010eko martxoaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aldez aurretik 2010eko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 12an, argitaratuta, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsitzat jo dira.

Hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 7.400 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 44.000 euro.

5. kapitulua.-Ondareko diru-sarrerak: 29.200 euro.

Guztira: 80.600 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 450 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 80.150 euro.

Guztira: 80.600 euro.

Antzinen, 2010eko maiatzaren 31n.-Kontzejuko burua, Francisco Javier Lizarraga Mansoa.

Iragarkiaren kodea: L1009519