74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Ibañetako Gaina, Taxoare, Altobizkar Mendia eta Errege Bardea kaleen artean osatutako etxesailean oztopo arkitektonikoak kentzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2010eko maiatzaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-may-10 (5/CU).

"Ibañetako Gaina, Taxoare, Altobizkar Mendia eta Errege Bardea kaleen artean osatutako etxesailean igogailuak paratzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondotik (JOB, 2010-03-02), jendaurrean egon da eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; horren ondorioz,

Honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlana Ibañetako Gaina, Taxoare, Altobizkar Mendia eta Errege Bardea kaleen artean osatutako etxesailean oztopo arkitektonikoak kentzeko. Gorputz irtena eginen da etxesailaren patiorantz, eskaileren gorputza ezartzeko, eta bertako eraikinetan igogailuak para daitezen. Sustatzailea Jaime Huarte Goñi da.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1009391