74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1383/2010 EBAZPENA, maiatzaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 10 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta Langileen Batzordeak epaimahaian izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 948/2010 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 10 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2010eko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 21ean.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta izangai bat ere baztertu ez denez, Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezkoa da, halaber, Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Nafarroako Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko 10 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda ebazpen honen eranskinean dago.

2. Nafarroako Zerga Ogasuneko Langileen Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Ángel María Elizondo Puente jauna, mahaikide titular, eta Jesús Javier Elizalde Esteban jauna, ordezko mahaikide.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 16an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

ERANSKINA - NAFARROAKO ZERGA OGASUNEKO KUDEATZAILE ETA IKERTZAILE LAGUNTZAILEA

Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ALONSO SANCHEZ, ISIDORO

ASTIZ GOÑI, CRISTINA

BAINES GRACIA, ZUBEROA

BERNAT LAS, MARTA EUFEMIA

CALAVIA ERCE, DAVID

GALLO ECHARTE, YOHANNA

GIL YOLDI, FRANCISCO

LACUNZA SOLA, MARI PAZ

LIZARRAGA LEZAUN, PEDRO JESUS

LUNA LEOZ, ELENA

MARTURET ILUNDAIN, JAVIER

MUGUIRO SORABILLA, MARIA ANGELES

MURUZABAL VALENCIA, JESUS ANGEL

NABARRO ARIZTIA, MAIDER

OROZ OLAVE, LOURDES

PASCUAL PEREZ, SUSANA

PATERNAIN REMON, MARIA

RUIZ MILLAN, SONIA

SAN MARTIN ALFARO, RITA

ZUDAIRE ECHARRI, MARIA PUY

ZUDAIRE POLO, MARIA CAMINO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1009421