74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Alkateordearen izendapena

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2010eko maiatzaren 25eko 299/2010 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:

"Gaia: Zizur Nagusiko Udaleko alkateordearen izendapena.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, bai eta kargutik kentzen ere. Alkateordeen kopurua ez da izanen aipatu batzarreko kideen kopurutik gorakoa. Halaber, alkateordearen izaera galduko da, kargutik kentzeaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten bazaio, edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta, azkenik, alkateordeei dagokie alkatea ordezkatzea honek dituen eginkizun guztietan, betiere beren izendapen ordenari jarraituz, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere. Horretarako berariaz eskuordetu beharko ditu.

EBATZI DUT:

1. Udal honetako udalbatzako kide hau laugarren alkateorde izendatzea:

Pilar Toral Urquizu zinegotzia.

2. Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen saioan.

3. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen."

Zizur Nagusian, 2010eko maiatzaren 25ean.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1009345