74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 555/2010 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 555/10 prozedura monitorioa bideratzen ari dela Francisco Yorbin López Sánchezen aurka, Banco Popular Español S.A.k eskaturik, eta horren gaineko ebazpena eman dela. Hona hemen ebazpenaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Xedapen zatia:

Banco Popular Español alderdi betearazlearen aldeko betearazpena agintzen da Francisco Yorbin López Sánchezek, hots, betearazpenpeko alderdiak, seiehun eta hamasei euro eta hogeita hamaika zentimo (616,31 euro) gehi itundutako interesak ordain diezazkion. Alderdi betearazlearen ordezkari Carlos Hermida Santos prokuradorea aritu da.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut. Epaile magistratua; idazkaria.

Eta Francisco Yorbin López Sánchezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 27an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1009552