74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

AR-1 birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2010eko ekainaren 8ko 105/2010 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Villatuertako Hirigintzako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako AR-1 banaketa eremuko Plan Partzialaren testu bateginari dagokion birzatiketa proiektua, Estudio de Promoción de viviendas Anta, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan eta Hirigintza eta Etxebizitza arloko Presako Neurriei buruzko ekainaren 5eko 6/2009 Foru Legean horrekin bat heldu direnetan ezarriari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Villatuertan, 2010eko ekainaren 8an.-Alkate udalburua, Francisco Ortega Gallardo.

Iragarkiaren kodea: L1010101