74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Berriozarko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2010eko apirilaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Antsoain Zendeako kaleko 25eko eta 27ko etxebizitzetan garajeak handitzeko xehetasun azterlana.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Berriozarren, 2010eko ekainaren 4an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1010056