74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERTIZARANA

Lizentziak ematea etenik

Udalak, 2010eko maiatzaren 10ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen lizentziak ematea etetea Bertizaranako udal mugapeko unitate eta lurzati guztietan, haien determinazio berriek indarrean dagoen hirigintzako araubidean aldaketa egiten badute, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.1 artikuluan aurreikusiarekin bat. Lizentziak ematea ez da etengo baldin eta egin gogo diren lanek bat egiten badute bi planeamenduekin, alegia, indarrean dagoenarekin eta prestatzen ari denarekin.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.3 artikuluan xedatuarekin bat, etete hori urtebetean amaituko da, non ez den epe horretan Udal Plan berria onesten. Hala bada, halako unitate edo lurzati batzuetan beren determinazio berriek hirigintzan indarra duen antolamenduari aldaketa egiten badiote, eteteak indarrean jarraituko du.

Erabaki hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Bertizaranan, 2010eko maiatzaren 31n.-Alkatea, Andrés Echenique Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1009583