74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Prekarioko kontzesioen kanonaren errolda. Onespena

Tuterako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko maiatzaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen onestea prekarioko kontzesioen kanonaren 2010eko errolda, 203.498,85 euro egiten baititu. Orobat, erabaki zuen borondatez ordaintzeko epea ezartzea: 2010eko maiatzaren 31tik 2010eko uztailaren 2ra.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2010eko maiatzaren 28an.-Ogasuneko zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L1009508