74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Auzietako 1358/2009-C judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

"91/2010 epaia. Iruñean, 2010eko maiatzaren 18an.

Ana Inmaculada Ferrer Cristóbal andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 0001358/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. S.D.A. Sociedad Distribuidora Alimentaria S.L.k sustatu du auzia, Elena Zoco Zabala prokuradoreak ordezkatuta eta Javier Lampreave Martínez legelariak lagunduta, diru kopuru bat erreklamatzeko, Fermín Vidaurreta Garcíaren aurka.

Epaitza:

Demanda osorik baiesten dut, eta horrenbestez Fermín Vidaurreta García kondenatzen dut Sociedad Distribuidora Alimentaria S.L.ri 6.665,65 euro ordaintzera. Gainera, erreklamazio judizialaren egunetik aurrera sortutako legezko interesak eman behar dizkiote. Prozesuko kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio-errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, organo judizial honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.-Epaile magistratua."

Eta Fermín Vidaurreta Garcíari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 19an.-Idazkari judiziala, Sagrario Artieda Soto.

Iragarkiaren kodea: J1009317