74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

162/2010 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, 2010-2011 ikasturtean Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan ikasleak onartzeko arauak onesten dituena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak 30.1 eta 75.1 artikuluetan hurrenez hurren ezartzen duenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulurik lortzen ez duten ikasleentzat Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak ezarriko dira, baita hezkuntza premia bereziak izanik derrigorrezko hezkuntzako helburuak lortu ezin dituzten ikasleak gizarteratu eta laneratzeko prestakuntza arloko eskaintzak ere.

Kontuan harturik Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak arautzen dituena, abenduaren 24ko 216/2009 Foru Agindua, 2010-2011 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Erdi Mailako eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasketak egiteko, ikasleak ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan onartzeko prozedura arautuko duten oinarriak onesten dituena eta, ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak eta Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuak emandako aldeko txostenak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2010-2011 ikasturtean diru publikoarekin ari diren Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan ikasleak onartzeko prozeduraren arauak ezartzea. Ondoko oinarrietan zehazten dira:

Oinarriak

Alderdi orokorrak

1. 1.-Izen-ematearen urte naturalean 16-21 bitarteko adina duten gazteek eskatzen ahalko dute Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan sartzea, baldin eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua (D.B.H.) ez badute.

2.-Salbuespenez, bai ikaslea bai guraso edo tutoreak ados egonez gero, adin hori hamabost urtera murriztu ahal izanen da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin eta etapa horretan jada behin errepikatu eta, dagokion ebaluazioaren ondoren, hirugarrenera igarotzeko moduan ez dauden ikasleei. Era berean, indarra duen legerian aniztasunari erantzuteko ezarrita dauden bide arruntak agortuak izan beharko dituzte.

3.-Orokorrean, programa hauek egiteko ezinbesteko baldintza izanen da aurretik lanbide hastapeneko kualifikazioko beste programa bat eginda ez izatea.

4.-Aurreko atalen arabera aurkeztutako eskaerak bideratuta direla, plaza hutsak gelditzen diren programetan, Eskolatze Batzordeak, salbuespen gisa, matrikula hauek egiteko baimena ematen ahal du:

a) Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa baten kurtso bat egin baina gainditu ez duten gazteak.

b) Lanbide Hastapeneko Programa baten kurtso bat egin baina gainditu ez duten gazteak.

5.-Orobat, Eskolatze Batzordeari dagokio, salbuespen gisa, ikasturte bat luzatzeko baimena ematea programa bukatu baina gainditzen ez duten ikasleei, programa horretako hezkuntza taldeak proposatuz gero. Ikasturtea luzatzeko baimenek ez dute murrizketarik ekarriko programako plazen eskaintzan.

6.-Ikasleak onartzeko prozesuak ondoko epe hauek izanen ditu: Eskaera epea ekainaren 14tik 25era izanen da, biak barne. Programetan onartu diren pertsonen behin-behineko zerrendak ekainaren 30ean jakinaraziko dira eta erreklamazioak aurkezteko egunak ekainaren 30a eta uztailaren 1a izanen dira. Onartuen behin betiko zerrendak uztailaren 1ean argitaratuko dira. Matrikula, berriz, uztailaren 1etik 16ra bitarte eginen da, biak barne.

7.-Izena emateko epean -ekainaren 14tik 25era- kasuren batean aurtengo ikasturteari dagozkion ikasketa agiriak aurkeztu ezin badira eskola egutegiaren arazoengatik (ikasturte amaiera) eta/edo DBHko ikasleen ebaluazio datengatik, agiri horiek espedienteari eransten ahalko zaizkio erreklamazioetarako ezarritako aldiaren barrenean.

8.-Irailaren 6tik 10era jendaurrean eginen den ekitaldian esleituko dira modalitate guztietako plaza hutsak.

9.-Ezarritako epetik kanpo -ekainaren 14tik 25era- izena emateko aurkezten diren proposamenak aurreko puntuan aipatu jendaurreko ekitaldian ebatziko dira.

10--Ikasleak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan sartzeko, programa horiek arautzen dituen uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoari jarraituko zaio.

11.-Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 75.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, plaza bat gordeko da talde bakoitzeko Oinarrizko modalitatean eta Lanbide Lantegiak izenekoan, desgaitasuna duten ikasleentzat. Ikasle horiek plaza hori eskatzen ez badute, eskaintza orokorrari gehituko zaio.

Erreserba horretan sartzeko aurkezten diren eskaerak bat baino gehiago badira, dagokion modalitatean ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak.
Oinarrizko modalitatea

2.a 1.-Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren 11. artikuluan azaltzen denaren arabera, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetako oinarrizko modalitatean ikasle ratio hauek izanen dira: talde bakoitzean gutxienez 6 ikasle eta gehienez 12.

2.-Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 30.1 artikuluan azaltzen dena betetzeko, programa hasten den urtean 15 urte beteta dituzten gazteek, ohizko kanpoko baimena badute, modalitate honetan emanen dute izena nahitaez.

3.-Funts publikoz mantendutako ikastetxeetan ikasle taldeak modalitate honetan prestatzeko, lehentasunez gordeko dira plazen %25, ohiz kanpoko baimena duten 15 urteko ikasleentzat. Plaza horiek behar ez badira, 16 urteko edo gehiagoko ikasleek beteko dituzte.

4.-Irabazteko asmorik gabeko erakunde baimenduetan egiten diren modalitate honetako ikasle taldeak eratzean, lehentasuna izanen dute curriculum egokituko programatik etorrita 2010eko abenduaren 31 baino lehen 15 urte betetzen dituzten ikasleek.

3.a Programa modalitate honetako eskabideak ebazpen honen eranskinean jasotako ereduei jarraituz bete beharko dira, 1.A eranskinari 15 urteko gazteek eta 1.B eranskinari 16 urtekoek edo gehiagokoek.

4.a 1.-Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztuko du eta bertan adieraziko da, lehentasunaren araberako hurrenkeran, zer programa eta ikastetxetan eskatzen duen plaza.

2.-Zer ikastetxe aukeratzen den lehendabizi, haren administrazio bulegoetan aurkeztuko da eskabidea, uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduan ezarritako "Inskripzio orrian" deskribatutako dokumentazioa gehituta; I.3 eta I.4 eranskinak 16 urteko edo gehiagoko ikasleen kasuan, eta II.3 eta II.4 edo II.5 eranskinak 15 urteko ikasleen kasuan. Horiek guztiak ebazpen honi erantsita daude. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, baremoa aplikatu ondoren lortutako puntu guztiak galduko dira.

5.a 1.-Programaren batean eskatzaileen kopurua plazena baino handiagoa bada, ondoko lehentasun talde hauek eginen dira:

A.-15 urteko ikasleak (Ohiz kanpoko baimena dutenak):

Lehen taldea.-Zer ikastetxetan eskaintzen den programa, hartan bertan matrikulatuta dauden eskatzaileak.

Bigarren taldea.-Eskaintza egiten duen Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan matrikulatuta dauden eskatzaileak.

Hirugarren taldea.-Aurreko bi puntuetan ez bestelako ikastetxetan matrikulatuta dauden eskatzaileak.

B.-16 urteko edo gehiagoko eskatzaileak:

Lehen taldea.-Zer ikastetxetan eskaintzen den programa, hartan Curriculum Egokituko Programetan, Curriculum Aniztasuneko 3. mailan, Curriculum Aniztasuneko 4. mailan, DBHko 3. mailan edo DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleak.

Bigarren taldea.-Eskaintza egiten duen Bigarren Hezkuntzako Institutuari atxikitako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuetan, Curriculum Egokituko Programetan, Curriculum Aniztasuneko 3. mailan, Curriculum Aniztasuneko 4. mailan, DBHko 3. mailan edo DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleak.

Hirugarren taldea.-Aurreko puntuetan aipatu ikastetxeetan ez bestelakoetan, Curriculum Egokituko Programetan, Curriculum Aniztasuneko 3. mailan, Curriculum Aniztasuneko 4. mailan, DBHko 3. mailan edo DBHko 4. mailan matrikulatuta dauden ikasleak.

Laugarren taldea.-Ikasleen bestelako matrikulak.

2.-Jatorrizko ikastetxeek prestatutako txostenen bidez egiaztatuko dira aurreko atalak.

3.-Talde bakoitza Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2008ko Aitorpenaren Guztirako Likidazio Oinarri txikienetik handienera -525 kodea- ordenatuko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egitera behartuta ez dauden familien eskaeretatik hasita.

4.-Zerga-oinarria egiaztatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko 2008ko ekitaldiko aitorpenaren kopia aurkeztuko da, eta gutxienekoa baino diru-sarrera txikiagoa izateagatik aitorpena egin beharrik ez izatea, hala ziurtatzen duen Nafarroako Ogasunaren dokumentuaren bidez.

5.-Aurreko atalekoa frogatzeko dokumentaziorik ez duten eskabideak lehentasun talde bakoitzeko zerrendaren azken tokian jarriko dira.

6.-3. puntuan azaldutakoaren arabera ordenatutako eskatzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, zozketa eginen da jendaurrean.

6.a 1.-Ebazpen honen 1. oinarrian ezarritakoaren arabera gauzatuko dira ikasleak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan onartzeko prozesua eta epeak.

2.-Bereizita aurkeztuko dira 15 urteko eskatzaileen behin-behineko eta behin betiko zerrendak eta 16 urtekoenak edo gehiagokoenak.

3.-15 urteko eskatzaileek beren aukeretako bakar batean plazarik lortzen ez badute, aurtengo ikasturtean matrikula egina duten ikastetxean eskolatuko dira.

4.-Behin betiko zerrendetan, hasieran 15 urteko eskatzaileentzat erreserbatuta egon arren betetzen ez diren plazak 16 urteko edo gehiagoko eskatzaileei esleituko zaizkie.

5.-Ikasleek ebazpen honi gehitutako 2. eranskina baliatuz eginen dute matrikula ikastetxean.

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak.
Lanbide Lantegien modalitatea

7.a Hezkuntzako kontseilariaren uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren 11. artikuluan azaltzen denaren arabera, Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan, lanbide lantegi arrunten modalitatean ikasle ratioak hauek izanen dira: talde bakoitzean gutxienez 6 ikasle eta gehienez 12; lanbide lantegi egokituen modalitatean, berriz, gutxienez 5 ikasle eta gehienez 10 ikasle izanen dira talde bakoitzeko.

8.a Programa-modalitate hauek egiteko eskaerak ebazpen honen I. eranskineko ereduaren araberakoak izanen dira.

9.a 1.-Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztuko du eta bertan adieraziko da, lehentasunaren araberako hurrenkeran, zer programa eta ikastetxetan eskatzen duen plaza.

2.-Zer ikastetxe aukeratzen den lehendabizi, haren administrazio bulegoetan aurkeztuko da eskabidea, uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduan ezarritako "Inskripzio orrian", ebazpen honi gehitutako III.1 edo III.2 eranskinetan ezarritako dokumentazioa gehituta. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, baremoa aplikatu ondoren lortutako puntu guztiak galduko dira.

10.a 1.-Programaren batean eskatzaileen kopurua plazena baino handiagoa bada, ondoko lehentasun talde hauek eginen dira:

Lehen taldea.-2009-2010 ikasturtean matrikula egina ez izatea Hezkuntza Departamentuak baimendutako ikasketetan, edo ikasturteko bigarren hiruhilekoa amaitu aurretik ikasketa horietan modu ofizialean baja eman izana.

Bigarren taldea.-Curriculum Egokituko Programetan, DBHko 4. mailan edo Curriculum Aniztasuneko 4. mailan matrikulatuta egotea.

Hirugarren taldea.-Beste programa edo hezkuntza mailatan matrikulatuak.

2.-Jatorrizko ikastetxeek prestatutako txostenen bidez egiaztatuko dira aurreko atalak.

3.-Talde bakoitza Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2008ko Aitorpenaren Guztirako Likidazio Oinarri txikienetik handienera -525 kodea- ordenatuko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egitera behartuta ez dauden familien eskaeretatik hasita.

4.-Zerga-oinarria egiaztatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko 2008ko ekitaldiko aitorpenaren kopia aurkeztuko da, eta gutxienekoa baino diru-sarrera txikiagoa izateagatik aitorpena egin beharrik ez izatea, hala ziurtatzen duen Nafarroako Ogasunaren dokumentuaren bidez.

5.-Aurreko atalekoa frogatzeko dokumentaziorik ez duten eskabideak lehentasun talde bakoitzeko zerrendaren azken tokian jarriko dira.

6.-3. puntuan azaldutakoaren arabera ordenatutako eskatzaileen artean berdinketarik gertatuz gero, zozketa eginen da jendaurrean.

11.a 1.-Ebazpen honen 1. oinarrian ezarritakoaren arabera gauzatuko dira ikasleak Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programetan onartzeko prozesua eta epeak.

2.-Ikasleek ebazpen honi gehitutako 2. eranskina baliatuz eginen dute matrikula ikastetxean.

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak.
Modalitate berezia

12.a 1.-Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa bat modalitate berezian egiteko aukera duten ikasleek aurretiaz NHBBZn izena eman beharko dute ezarritako epeetan, "Desgaitasunak izateagatik hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko informazioa eta orientabidea. 2009-2010 ikasturtea" izeneko agirian zehazten den bezala.

2.-NHBBZko Lan-mundurako Sarbide eta Informazioko Unitateko arduradunak eginen ditu aurreinskripzioak ikasleek plaza esleituta duten ikastetxeetan.

3.-Plaza baieztatu ondoren, matrikula familiek tramitatuko dute ikastetxean zuzenean, orokorrean ezarrita dauden epeetan.

4.-Programa batean aurrez izena emanda dauden ikasleen kopuruak Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programak arautzen dituen uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduan ezarritako ratioa gainditzen badu, ikasleak hautatzean ondoko lehentasun irizpide hauei jarraituko zaie:

a) Derrigorrezko hezkuntzatik zuzenean datozen ikasleak.

a.1) Oinarrizko Hezkuntza berariazko curriculum baten bidez egina duten ikasleak.

a.2) Adimen desgaitasuna dela-eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza curriculum egokitzapen garrantzitsuekin egina duten ikasleak.

b) Ikasle eskolatu gabea.

c) Eskatzailearen datuak; adinik handienekoei lehentasuna emanen zaie.

13.a Salbuespen gisa, beste mota bateko desgaitasunen bat duen ikasle batek aurrez izena emateko lehentasuna izanen du bere desgaitasunaren ondoriozko hezkuntza premia berezietarako egokiak diren programetan.

14.a Salbuespen gisa, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 74.1 artikulua betetzeko, 2009-2010 ikasturtean LHBP bat bukatu duen ikasle batek aurrez izena ematen ahalko du bi ikasturte irauten duen beste programaren batean, ondoko baldintza hau betetzen badu:

Izen-ematearen urte naturalean 18 urte izatea edo 19 betetzea.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen honen berri Nafarroako Aldizkari Ofizialari ematea, argitara dezan.

4. Ebazpen hau igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Antolamendu eta Berrikuntza Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Ikastetxeen Plangintza eta Garapenerako Atalari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari eta honen eraginpean dauden ikastetxe eta entitateei.

Iruñean, 2010eko ekainaren 3an.-Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, Pedro González Felipe.

1. A ERANSKINA

(15 urte)

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMAK

izena emateko orria. 2010-2011 ikasturtea

Eskabide zk.: .......................... Sarrera eguna:

Oharrak: Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du lehenbiziko aukeratutako ikastetxeko administrazio bulegoan. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, baremoa aplikatu ondoren lortutako puntu guztiak galduko dira.

Datu pertsonalak:

Deiturak

Izena......................., NAN

Helbidea: ..................... Zk.: ...............Solairua: ............ Letra:

Herria: ............................, P.K.: ........................

Etxeko telefonoa: ...............................; Sakelakoa:

  • Minusbalioren bat ba al du?

Eskatzen dituen programak (LHKPeko oinarrizko modalitatea)

HURRENKERA

PROGRAMA

IKASTETXEA

Lehenengoa

Bigarrena

Hirugarrena

Adina

Jaioteguna: .............................. ................................. Adina 2010eko abenduaren 31n: ........... urte.

Eskolatze datuak edo datu akademikoak. 2009-2010 ikasturtea

IKASTETXEA

MAILA

KURTSOA

Zentroa: Ikastetxearen izena. Maila: C.E.P. (Curriculum egokituko programa), C.A. (Curriculum aniztasuna), D.B.H. (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), H.M.P.A. (Hizkuntzan Murgiltzeko Programa Atzerritarrentzat). Kurtsoa: 2.a, 3.a

Datu ekonomikoak

Familia unitatearen zerga-oinarria, guztira.

(Familiako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2008ko Aitorpenetik atera beharreko datua (Likidazio oinarria, guztira: 525. laukitxoa).

  • Ez zuen aitortu beharrik izan.

Aurkeztu beharreko agiriak

-Nahitaezkoak:

  • Eskaera: "Izena emateko orria. 2010-2011 ikasturtea". Guztiz betea, eta sinatua.
  • Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo balio bereko dokumentu batena (AIZ, Ikasle txartela).
  • -Zein ikasturtetan dagoen matrikulatua 2009-2010 ikasturtean, ikastetxe horrek prestatutako agiriak (Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren eranskinak).
  • Oinarrizko modalitatea, 15 urte: II.3 eta II.4 edo II.5 eranskinak.

-Aukerakoak:

  • Familiako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako 2008ko aitorpenaren fotokopia.
  • Aitorpenik egin ez bazen, Nafarroako Ogasunaren agiria, hura justifikatzeko.
  • Minusbalioa egiaztatzea.

"Biltzen diren datuak tresna informatikoen bitartez tratatuko dira behar bezalako isilpekotasun eta zuhurtasuna zainduz. Datuak zein helburutarako bildu diren, horretarako soilik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera".

Eskaitzaileak sartzeko baldintza guztiak bete eta izena emateko orri honetako datu guztiak egia direla aitortu eta sinatzen dugu .............(e)n, 2010eko ekainaren .............. (e)an.

Aitaren, amaren edo tutorearen sinadura Interesdunaren Sinadura

1. B ERANSKINA

(16 urte)

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMAK

izena emateko orria. 2010-2011 ikasturtea

Eskabide zk.: .......................... Sarrera eguna:

Oharrak: Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du lehenbiziko aukeratutako ikastetxeko administrazio bulegoan. Eskabidea bi lekutan aurkeztuz gero, baremoa aplikatu ondoren lortutako puntu guztiak galduko dira.

Datu pertsonalak

Deiturak

Izena......................., NAN ................

Helbidea: ....................... Zk.: ...............Solairua: ............ Letra:

Herria: ............................, P.K.: ........................

Etxeko telefonoa: ...............................; Sakelakoa:

  • Minusbalioren bat ba al du?

Eskatzen dituen programak

HURRENKERA

PROGRAMA

MODALITATEA

IKASTETXEA

Lehenengoa

Bigarrena

Hirugarrena

Modalitatea: LHKPko Oinarrizkoa; LHKPko Lanbide Lantegiak.

Adina

Jaioteguna: .............................. ................................. Adina 2010eko abenduaren 31n: ........... urte.

Eskolatze datuak edo datu akademikoak. 2009/2010 ikasturtea

IKASTETXEA

MAILA

KURTSOA

Ikastetxea: Ikastetxearen izena. Maila: C.E.P. (Curriculum egokituko programa), C.A. (Curriculum aniztasuna), D.B.H. (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), H.M.P.A. (Hizkuntzan Murgiltzeko Programa Atzerritarrentzat). Kurtsoa: 2.a, 3.a, 4.a.

Datu ekonomikoak

Familia unitatearen zerga-oinarria, guztira

(Familiako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren 2008ko aitorpenetik atera beharreko datua (Likidazio oinarria, guztira: 525. laukitxoa).

  • Ez zuen aitortu beharrik izan.

Aurkeztu beharreko agiriak

-Nahitaezkoa.

  • Eskaera: "Izena emateko orria. 2010-2011 ikasturtea". Guztiz betea, eta sinatua.
  • Nortasun agiri nazionalaren fotokopia edo balio bereko dokumentu batena (AIZ, Ikasle txartela).
  • Zein ikasturtetan dagoen matrikulatua 2009-2010 ikasturtean, ikastetxe horrek prestatutako agiriak (Uztailaren 4ko 109/2008 Foru Aginduaren eranskinak).
  • Oinarrizko modalitatea, 16 urtetik gorakoa: I.3 eta I.4 eranskinak.
  • Lanbide Lantegien modalitatea: III.1 eranskina edo III.2.

-Aukerakoa.

  • Familiako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako 2008ko aitorpenaren fotokopia.
  • Aitorpenik egin ez bazen, Nafarroako Ogasunaren agiria, hura justifikatzeko.
  • Matrikulari uko egin izanez gero, horren ziurtagiria.
  • Minusbalioa egiaztatzea.

"Biltzen diren datuak tresna informatikoen bitartez tratatuko dira behar bezalako isilpekotasun eta zuhurtasuna zainduz. Datuak zein helburutarako bildu diren, horretarako soilik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera".

Eskaitzaileak sartzeko baldintza guztiak bete eta izena emateko orri honetako datu guztiak egia direla aitortu eta sinatzen dugu .............(e)n, 2010eko ekainaren .............. (e)an.

Aitaren, amaren edo tutorearen sinadura Interesdunaren sinadura

I.3 ERANSKINA

Lanbide hastapeneko kualifikazio programetan sartzea

Oinarrizko modalitatea

Borondatezko moduluak egiteko konpromisoa. 16 urtetik gorako ikasleak

Konpromisoa:

................ ikasleak, ......... zenbakiko NANa duenak, ..............(e)ko ...............aren ....................(e)an jaioak, adierazten du prest dagoela Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa batean sartzeko, oinarrizko modalitatean, eta konpromisoa hartzen du modalitate horretako curriculumeko borondatezko moduluak egiteko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, eta eskuarki klasetara joanen dela eta jarrera positiboa izanen duela.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen du

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Stua.: ................................

I.4 ERANSKINA

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMETAN SARTZEA

Oinarrizko modalitatea

Sartzeko azken proposamena. 16 urtetik gorako ikasleak

-Ikaslearen datu pertsonalak:

Izen-deiturak

Jaioteguna: .......................................... NANa

Helbidea: ..................... P.K.:

Herria: ........................, Telefonoa:

Ikasturtea:.......................... Egindako kurtso edo programa:

Eskolatzeko ikastetxea:

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute.

Proposamen honi agiri hauen kopia erantsi zaio:

  • Ikaslearen konpromiso pertsonala.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

O.E.

Ikastetxeko ikuskatzailea

IKASTETXEKO IKUSKATZAILEA

II.3 ERANSKINA

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMETAN SARTZEA

Oinarrizko modalitatea

Borondatezko moduluak egiteko konpromisoa. 15 urteko ikasleak

Ikaslearen konpromisoa:

............... ikasleak, .................... zenbakiko NANa duenak, ...........(e)ko ..............aren ..............(e)an jaioak, adierazten du prest dagoela Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa batean sartzeko, oinarrizko modalitatean, eta konpromisoa hartzen du modalitate horretako curriculumeko borondatezko moduluak egiteko, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, eta eskuarki klasetara joanen dela eta jarrera positiboa izanen duela.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen du

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Stua.: ................................

Gurasoen edo legezko tutoreen konpromisoa

Izena:............................................ NANa

Izena:............................................ NANa

Goian aipatutako ikaslearen gurasoak/legezko tutoreak diren aldetik, adierazten dute ados daudela ikasle hori lanbide hastapeneko kualifikazio programa batean sartzearekin, oinarrizko modalitatean.

Eta horrela jasota gera dadin, agiri hau sinatzen dute,

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Stua.: ................................ Stua.: ................................

II.4 ERANSKINA

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMETAN SARTZEA

Oinarrizko modalitatea

Norberaren ikastetxeko programa batean sartzeko azken proposamena. 15 urteko ikasleak

-Ikaslearen datu pertsonalak:

Izen-deiturak

Jaioteguna: .......................................... NANa

Helbidea: ..................... P.K.:

Herria: ........................, Telefonoa:

Ikasturtea:.......................... Egindako kurtso edo programa:

Eskolatzeko ikastetxea:

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute.

Proposamen honi agiri hauen kopia erantsi zaio:

  • Ikaslearen eta gurasoen edo legezko tutoreen konpromisoa.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

O.E.

Ikastetxeko ikuskatzailea

IKASTETXEKO IKUSKATZAILEA

II.5 ERANSKINA

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMETAN SARTZEA

Oinarrizko modalitatea

Beste ikastetxe bateko programa batean sartzeko azken proposamena. 15 urteko ikasleak

-Ikaslearen datu pertsonalak:

Izen-deiturak:

Jaioteguna: .......................................... NANa:

Helbidea: ..................... P.K.:

Herria: ........................, Telefonoa:

Ikasturtea:.......................... Egindako kurtso edo programa:

Eskolatzeko ikastetxea:

Ikastetxeko zuzendariak, hezkuntza taldeak eta Orientabide Departamentuak, Nafarroan lanbide hastapeneko kualifikazio programak arautzen dituen ebazpenean ezarritako prozedura bete ondoren, aipatu ikaslea honako programan/modalitatean sartzea proposatzen dute.

Proposamen honi agiri hauen kopia erantsi zaio:

  • Ikaslearen eta gurasoen edo legezko tutoreen konpromisoa.
  • Ikastetxean sartzeko azken proposamena.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

O.E.

Ikastetxeko ikuskatzailea

O.E.

Eskolatze Batzordea

NAFARROAKO ESKOLATZE BATZORDEKO BURUA

III.1 ERANSKINA

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMETAN SARTZEA

Lanbide Lantegien modalitatea

Programetan sartzeko proposamen-txostena, eskolatutako ikasleentzat

-Ikaslearen datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

Jaioteguna: .......................................... NANa:

Helbidea: ..................... P.K.:

Herria: ........................, Telefonoa:

-Ikaslearen datu akademikoak.

D.B.H.n matrikulatua. Ikastetxea

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan egindako kurtsoa:

Kurtsoa errepikatu du?: BAI EZ Hala bada. Zein kurtso? D.B.H.ko 1.a, 2.a, 3.a, 4.a (Zirkulu batez inguratu).

Kurtso batean edo gehiagotan gainditu gabe dituen irakasgaiak:

Zein LHPtan edo bestelako programatan dagoen matrikulatua. Ikastetxea

Programa ............................ Iraupena. ......... kurtso.

Aipatu ikaslearen ebaluazio prozesuaren ardura izan duen irakasle taldeak haren ikaskuntza baloratu du, kontuan izanik lortutako oinarrizko gaitasunak eta hezkuntza helburuak, haren gaitasunak eta egindako lana eta ahaleginak, eta uste du ikasle hori Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programa batean, lanbide lantegien modalitatean, sartzea neurririk egokiena izan daitekeela Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide gaitasunak lortzeko, laneratzeko aukera izan dezan, eta, halaber, gizarteratzea erraztuko dioten oinarrizko gaitasunak handitzeko eta, kasua bada, beste ikasketa batzuk egiten jarraitzeko.

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria O.E. Ikuskatzailea

III.2 ERANSKINA

LANBIDE HASTAPENEKO KUALIFIKAZIO PROGRAMETAN SARTZEA

Lanbide Lantegien modalitatea

Txosten akademikoa eskolatu gabeko ikasleentzat

-Ikaslearen datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

Jaioteguna: .......................................... NANa:

Helbidea: ..................... P.K.:

Herria: ........................, Telefonoa:

-Egindako azken kurtsoko ikasketen ziurtagiria.

..................... jaunak/andreak, ............................. ikastetxeko/entitateko zuzendariak, ziurtatzen du, behar diren ondorioetarako, goian aipatutako ikaslea ikastetxe honetan matrikulaturik egon dela .......................... ikasturtean, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako .......................... kurtso edo programan, eta bertan guztizko kalifikazio hau lortu duela: ..........

.............(e)n, ........(e)ko ..........aren ..........(e)an.

Zuzendaria

Ikastetxean dauden txostenak

  • Ebaluazio psikopedagogikoa.
  • Txosten psikiatriko edo psikologikoak.
  • Txosten sozialak.
  • Beste txosten interesgarri batzuk.

2. ERANSKINA

Lanbide Hastapeneko Kualifikazio Programak

Modalitatea:

Matrikula orria. 2010-2011 ikasturtea

Data: ........../........../.......... Matrikula zk.:

Programa:

Ikaslearen datuak

Deiturak:

Berriki ateratako argazkia

Izena: NANa:

Jaioterria: Probintzia:

Jaioteguna: Adina: urte.

Helbidea:

Kalea/Plaza: Zk.: Solairua: Letra:

Telefonoak:

Herria: P.K.:

Gizarte Segurantzako zenbakia:

Gurasoen edo legezko tutoreen datuak

-Aita edo tutorea:

Izena: .............................. Deiturak:

NANa: ............. Telefonoa:

-Ama edo tutorea:

Izena: .............................. Deiturak:

NANa: .............. Telefonoa:

Datu akademikoak

2009-2010 ikasturtean eskolatua egon da?: BAI ? EZ ?

Jatorrizko ikastetxea:

D.B.H.n:

Egindako azken kurtsoa: ............... Gainditutako azken maila:

Egindako beste ikasketa batzuk:

Hezkuntza premia bereziak dituen ikaslea: BAI ? EZ ?

Erantsi beharreko agiriak:

-Karnet neurriko argazki bat, berriki ateratakoa.

-Gizarte Segurantzako zenbakiaren fotokopia.

-Eskola asegurua ordaindu izanaren banku-egiaztagiria.

"Biltzen diren datuak tresna informatikoen bitartez tratatuko dira behar bezalako isilpekotasun eta zuhurtasuna zainduz. Datuak zein helburutarako bildu diren, horretarako soilik erabiliko dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera".

Matrikula-orri honetako datuak egia direla aitortzen dugu eta sinatzen dugu

....................... (e)n, 2010eko ................... aren ........(e)an.

Ikaslearen sinadura Aitaren, amaren edo tutorearen sinadura

Oharrak:

Baja:

Data: .............................. Arrazoia:

Iragarkiaren kodea: F1009970