74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gerakin hauek sartzea erabaki da:

-1. aldaketaren espedientea.

Kontu-saila: 1-4523-62201: Udalaren kiroldegia handitzea. Zenbat diru zuen: 0,00 euro. Sartzen den kreditu gerakina: 14.507,73 euro. Emaitza, guztira: 14.507,73 euro.

Finantzabidea:

1 75505 kontu-saila: "Toki Administrazioko diru-laguntza, erabilera librekoa": 14.507,73 euro.

Donezteben, 2010eko maiatzaren 21n.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpiroz.

Iragarkiaren kodea: L1009170