74. ALDIZKARIA - 2010eko ekainaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 515/2009 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela mehatxuengatik (620), irainengatik eta kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

166/2010 epaia. Iruñean, 2010eko apirilaren 19an.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak, irain, mehatxu eta kalte-falta baten ondorioz bideratu den 2009ko 515. falta-judizioaren autoak aztertu ditu ahozko eta jendaurreko judizioan. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzailea Carlos Alberto Quinatoa Quinatoa izan da, eta alderdi salatua, Manuel Rafael Guamushig Lasluisa.

Epaitza:

Manuel Rafael Guamushig Lasluisa absolbitu egiten dut leporatu zaion Zigor Kodearen 620. artikuluko irainen eta mehatxuaren faltatik eta Zigor Kodearen 625. artikuluko kalteen faltatik. Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Probintzia Auzitegiak ebatz dezan.

Egin bedi epaiaren lekukotza, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Hori erabaki, agindu eta sinatu du Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratu titularrak.

Publiko egitea. Epai hori eman duen epaileak hura irakurri eta publiko egin du jendaurreko entzunaldian, datako egunean.

Eta Carlos Alberto Quinatoa Quinatoari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko maiatzaren 24an.-Epaile magistratua, Ana Montserrat Llorca Blanco.

Iragarkiaren kodea: J1009307